Jesusen hitza

viernes, 15 de marzo de 2019

Opor osteko helburua




Gabriel Mª Otalora



Niri gustetan jat urteak uda ostean ixtea, eskolako kurtsoak lez. Holan ohitu nintzan nire ikasle denporan, eta badakit enpresen helburuak urtarriletik abendurako formatua daukiela, baina nik ikasletako eskemeagaz segitzen dot nire barruan. Eta aurten helburu bat jarriko dot erronka modura. Hau da, ea kapaz nazen gehiago errezatzeko, eta batez be hobeto errezatzeko. Oso makalak dira horretan Lehenengo Munduko kristinauak, eta Jesusentzat, ostera, inportantzia handia euki eban otoitzak.



Uste dot otoitza bigarren mailako kontua bihurtu dala, egunaren joanean denpora gitxi eskeintzen deutsaguna eta askotan sakontasun handi barik. Isiltasuna eta geure barrura begiratzea alboratu egin doguz, eta, ordez, pentsamentu eta sentsasino moltzo bat nagusitzen jaku Jaungoikoagaz topetako tarte bat sortu gura dogunean. Gehiago errezatzea gustauko litzakigu, baina gizarte eta lan erritmoa izaten dogu atxaki familiarentzat eta baita Jaungoikoarentzat denpora gehiago ez eukiteko.



Beste alde batetik, sentitzen dogu ia bape ez deuskuela esaten ezagutzen doguzan otoitz batzuk. Mezeak berak be ez deusku asko esaten, iruditzen jakulako dala errutinazko zeozer, tristea, parte hartzeko gogorik bizten ez deuskuna. Lotsa gara gure otoitz praktika urriaren ganean berba egiteko, otoitza beste garai bateko kontua bailitzan, XXI. mendekoa baino gehiago. Jaungoikoa bera ez daukagu ezinbesteko erreferentziatzat, ez dauka lekurik gizartean, hezkuntzan, familian. Eta ganera, otoitzaren defendatzaile handien Eleizako sektore kontserbadoreak bihurtu dira, proposamen eredugarriak egin beharrean formalismo hutsa bultzatzen dabenak.



Eta halan da guzti be, batzuetan Jaungoikoaren beharrizana sentitzen dogu, nahiz eta noraezean bizi garen sekularismo laizistaren erdian eta indiferentzia erlijiosoa nonahi barreiatzen dauan materialismo itogarriaren giroan. Baina Jaungoikoak dei egiten jarraitzen dau etengabe, eta beraganako nahia sentitzen dogu, berarekin komunikatzeko eta bere presentzia osasungarria zabaltzeko behar existentziala sentitzen dogu.



Hemendik aurrera, jakinarazo gura deutsuedaz premisa batzuk, zeintzuek espero dot lagunduko deustiela nire otoitzaren kalidadea eta kantidadea areagotzen:


1. Otoitz egitea fede esperientzia bat da, gehiago oinarritzen dana jakintzan sentimenduan baino. Bakarrik sentsasinoetan babesten bagara, Jaungoikoaren presentzia aktiboaren puntu erreferentzial asko galtzen ditugu.



2. Modu egokian errezatzen badot, neure barruan aurkitu behar dot Jaungoikoa, eta horrek lagun hurkoarekiko konpromisora eroango nau ezinbestean. Horrek esan gura dau Jaungoikoagazko otoitza Zu-ni bat izan behar dala, gero Zu-gu bihurtu behar dana. Etor bedi gugana zure Erreinua, emoiguzu eguneroko ogia...



3. Otoitz egitea Jaungoikoa entzutera edegitea da. Egia esan, egintza konkretu bat baino gehiago da; hobeto esanda, prozesu bat da, bizitza osoa irauten dauana, bere gorabeherakaz eta jauskerakaz. Transformazino bide bat da, entzuten eta aktuatzen dogun neurrian.



4. Jaungoikoak hartzen dau ekimena beti, baina gure aldetik ezinbestekoa da predisposizino bat eukitea, bere Presentziari leku ixteko. Erdi edegiera, erdi instrospekzinoa, harremanean jartzeko Maitasun ororen iturri danagaz.



5. Otoitz egitea da Jaungoikoak maitatu gaizan ixtea. Eta horrek esan gura dau, niretzat behintzat, otoitzaren benetako indarra dala hobeto maitatzen irakasten deuskula ondo otoitz egiten badogu. Jesusen Santa Teresak esaten eban errezatzea adiskidetasun-erakutsi bat dala, bakarka aritzea, askotan, maite gaituela badakigunagaz.



6. Jesusek, eta bardin profeta handiek, kritikatu egiten dau Jaugoikoaren borondatea betetzeko benetako guraririk sortzen ez dauan otoitza: "Ez da nahikoa esatea Jauna!, Jauna! Jaungoikoaren Erreinuan sartzeko; obra bihurtu behar da zeruetako nire Jaungoikoaren borondatea" (Mt 7,21).



7. Otoitzik inportanteena da Jaungoikoari eskerrak emotea, esker ona erakustea. Zer bihurtu dogu Euskaristia, izan behar dauanean anai arteko gorespen pozgarri bat, gauza harrigarriak egiten dituen Haganako mirespenagaitik?



8. Otoitza bildurraren kontrakoa da. Jaungoikoa Maitasuna bada, gugan ezin da nagusitu bildurra. Pentsau daigun seme batek bildurra deutsola aitari, bildurra deuskula guraso modura... Uste dot urgentziaz erreibindikatu behar dala  Jaungoikoagan konfiantza izatea gure sinesmen ebanjelikoaren adierazpen jator modura.





9. Errezatzea ez da erreza, errezatzeko ohitura ez dalako gehiagoko barik eta bestelako baitakoan sortzen. Adiskidetasun harremanak denporea behar dabe garatzeko, eta ahalegina, mantentzeko. Eta beste edozein harreman lez, Jaungoikoaren eta bere sorkarien arteko adiskidetasuna astiro umotu eta hobetu behar, lekua itxiz bere graziari eta bere denporak onartuz apaltasunez.



10. Apaltasuna, konfiantza eta ekitea. Askotan entzuten dogu hori Katezismoan, baina hiru jarrerok funtsezkoak dira nire ustez bidean jar gaitezen. Ganerakoa Espirituak jarriko dau. Ekin beti, etsi barik.

Jarraituko dau...

Objetivo posvacacional

Gabriel Mª Otalora

Yo soy de los que me gusta cerrar los años después del verano, como los cursos escolares. Me acostumbré en mis años de estudiante y, a pesar de que los objetivos empresariales tienen el formato de enero a diciembre, interiormente mantengo mi particular esquema. Y este año, quiero potenciar un objetivo como reto. Me refiero a ser capaz de rezar más y sobre todo mejor. Es uno de los puntos frágiles de los cristianos del Primer Mundo frente a la importancia que la oración tuvo para Jesús.


Creo que la oración se ha convertido en algo secundario que dedicamos poco tiempo al cabo del día y de manera superficial no pocas veces. El silencio y la introspección han sido relegados por una coctelera de pensamientos y sensaciones que nos dominan en cuanto pretendemos generar un espacio para el encuentro con Dios. Nos gustaría rezar más pero nos justificamos con el ritmo socio-laboral que reduce nuestro tiempo necesario para parcelas vitales como la familia y el mismo Dios.


Por otra parte, sentimos que algunas oraciones que conocemos ya no nos dicen casi nada. La propia Misa, cuando asistimos, tampoco nos comunica demasiado al percibirla como una manifestación rutinaria, triste, en la que no tenemos actitud de participar en una celebración. Nos da vergüenza hablar de nuestra práctica -escasa- de oración, como si fuera cosa de otro tiempo más que del siglo XXI. Dios mismo se ha vuelto un poco prescindible, sin espacio en la sociedad, en la educación ni en la familia. Para colmo, entre los mayores valedores de la oración se significan los sectores más conservadores de la Iglesia con fórmulas y propuestas más formales que ejemplares.

A pesar de todo, a veces sentimos la necesidad de Dios, más allá de los momentos de zozobra en medio del secularismo laicista y un materialismo que lo envuelve todo en una indiferencia religiosa de la que es difícil escapar. Pero Dios sigue llamando sin descanso y sentimos su anhelo, la necesidad existencial de comunicarnos con Él y abrirnos a su presencia sanadora.

A partir de aquí, comparto algunas premisas que espero me ayuden a incrementar la calidad y cantidad de mi oración:

1 – Orar es una experiencia de fe que como tal está sustentada en el saber más que en el sentir. Si solo nos refugiamos en las sensaciones perdemos muchos puntos referenciales de la presencia activa de Dios.

2 – Si rezo adecuadamente, debo encontrar a Dios en mi interior lo que me llevará inevitablemente al compromiso con el prójimo. Esto significa que la oración con Dios debe ser un Tú-yo que debe confluir en un Tú-nosotros. Venga a nosotros tu Reino, danos el pan de cada día…

3 – Orar es abrirse a la escucha de Dios. En realidad, es algo más que un acto concreto; más bien se trata de un proceso que dura toda la vida, con sus vaivenes y recaídas. Es un camino de transformación en la medida que escuchamos y actuamos.

4 – Dios es quien toma la iniciativa siempre, pero requiere de una predisposición concreta de nuestra parte que deje espacio para su Presencia. Mitad apertura, mitad introspección para entrar en relación con quien es la fuente de todo Amor.

5 – Orar es dejarse amar por Dios. Lo que significa, al menos para mí, que el verdadero poder de la oración es que nos enseña a amar mejor si rezamos bien. Santa Teresa de Jesús decía que rezar es una manifestación de amistad, estando muchas veces tratando a solas con quien sabemos que nos ama.

6 – Jesús -y los grandes profetas- critica la oración que no va acompañada del deseo sincero de cumplir la voluntad del Padre: “No basta decir: ¡Señor, Señor! para entrar en el Reino de Dios; hay que poner en obras la voluntad de mi Padre del cielo” (Mt 7,21).

7 -La oración más importante es el agradecimiento a Dios, la acción de gracias. ¿En qué hemos convertido la Eucaristía, que no puede ser otra cosa que una alabanza entusiasta y hermanada por la admiración hacia aquel que ha realizado maravillas increíbles?

8 – La oración es lo contrario del temor. Si Dios es todo Amor, no puede imperar el miedo en nosotros. Pensemos en un hijo que tiene miedo a su padre, que nos tiene miedo como padres… Creo urgente reivindicar la actitud de confianza en Dios como expresión genuina de nuestro credo evangélico.


9 – Rezar no es fácil porque la oración fluida no aparece como por arte de magia. Las relaciones de amistad necesitan tiempo para desarrollarse y esfuerzo para mantenerse. Y como cualquier otra relación, la amistad entre Dios y sus criaturas ha de madurar y mejorar despacio, a medida que dejamos sitio para su gracia y aceptamos sus tiempos con humildad.


10 – Humildad, confianza y perseverancia. Lo escuchamos muchas veces en el Catecismo pero me parecen las tres actitudes esenciales para ponernos en marcha. El resto lo pondrá el Espíritu. Insistir siempre, sin desfallecer.  

No hay comentarios: