Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 6 de marzo de 2019

Garizuma otoitzean Taller de oración en cuaresma





Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde

bihur limosna zuzena,

Jesus laguna jarraitzea da

gure otoitzik gorena!



 











Otoitz tailerra Arratian


Gure arteko askorengan gauza bat gertatzen da. Askoren fedea geldituta, lotuta moduan dago.  Kristau bizitza ez dabe jagon, azken urteotan ez da aldatu. Otoitza ohikoa egin da. Ez dau bizitza indartzen, adoretzen, eraldatzen.

Lagun batzuk euren bizitza osoa eskastasun horretan “aguantatzen” dabe: otoitz egin Jainkoagaz berba egin barik, gure Jauna hartu Kristogaz bat egin barik, ebanjelioa irakurri eta entzun Jesus Barri Ona aditu barik, Gure Aita esan sentitu barik Jainkoa Aita dala, hurkoak neba-arrebak direla. Fedearen arbolea ez doa gorantz. Igertzeko arriskuan dago. Ia ez dau fruturik emoten.

Une baten pentsatu egiten dabe horixe dala kristaua izatea, horretan datzala erlijioa. Ez dala hazteko, bizitzeko, gozatzeko baliagarri. Ez deutsu laguntzen maitatzeko, sortzeko, konpromisoa hartzeko, baina “ez dau kalterik egiten eta”.

Lagun horreik gureaitaka eta andramariaka jarraitzen dabe. Betiko berbak, distraiduta behin eta barriro esatea… Ezin aurkitu Jainkoagaz era bizi, bero eta pozgarriago batez? Zer egin otoitz hau gardendu eta bizibarritzeko?

Garizuma honetan, bost ekitaldiko otoitzaldi sorta bat proponiduten deutsugu. Ordu erdiko otoitzaldiak. Taldean. Gai honeikaz:

1.- Hamar pista otoitz egiteko
2.- Beharrezko isiltasuna
3.- Harridura
4.- Ontasuna
5.- Seme-alabakaz otoitzean

Aukera bi: garizumako bost eguen, 7etan, Igorreko kapilan, edo garizumako bost eguazten Zeanuriko San Isidroko kapilan, 5etan.

Erdu!

Taller de oración en Arratia

Hay un hecho muy frecuente entre nosotros. La fe de no pocos está como estancada. Viven una vida cristiana descuidada que no cambia desde hace muchos años. Su oración es rutinaria. Ya no alienta ni transforma su vida.

Hay personas que «aguantan» toda su vida esa mediocridad: rezan sin hablar con Dios, comulgan sin comulgar con Cristo, oyen la lectura del evangelio sin escuchar la Buena Noticia de Jesús, rezan el padrenuestro sin sentir a Dios como Padre y a los demás como hermanos.

Llega un momento en que no pocos terminan pensando que eso es ser cristiano, en eso consiste la religión. No te hace crecer, ni vivir, ni gozar. No te ayuda a amar, crear o comprometerte, pero «no hace daño».

Estas personas siguen rezando padrenuestros y avemarías. Su oración está hecha de fórmulas repetidas de forma distraída. ¿No tienen estas personas derecho a encontrarse con Dios de manera más viva, cálida y gozosa? ¿Qué se puede hacer para purificar y reavivar esta oración que muchas veces es la oración de casi todos?

Esta cuaresma te proponemos cinco sesiones de oración de media hora cada una. En grupo. Con este temario:

1.- Diez pistar para orar.
2.- El silencio necesario
3.- Asombro
4.- La bondad
5.- Orando con los hijos

Hay dos opciones: cinco jueves de cuaresma. A las 7 de la tarde en la capilla de Igorre. O cinco miércoles de cuaresma, a las 5 de la tarde, en la capilla de San Isidro de Zeanuri.

Anímate!
 









Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.


Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.



Berrogei egun aurretik doguz
barri ona onartzeko,
gure barruan hainbat egunez
bere lana egiteko,
berrogei egun antzaldatuak
garela erakusteko,
barriz bizitzen ikasi daigun
Jesus lagun ta bideko.

.............
Berrogei egun!

Berrogei egun orden apur bat ipintzeko,

basamortua zeharkatzeko

beharrezkoa ez dana 

alde batera ixteko.



Berrogei egun bihotza hazi eta maitatzeko,

era barri batez maitatzeko,

jatorrizko egunetan legez.

Berrogei egun beste erritmo batez ibiltzeko,

garbiketak egiteko, gardentzeko,

estiloz aldatzeko.
Berrogei egun pobreei eta Jainkoari begiratzeko,
ebanjelioa entzun eta, gure bihotz barruan,
bera lana egin dagian ixteko.
Berrogei egun Ebanjelioaz handi egiteko.
Berrogei egun antzaldatuak izateko.
Berrogei egun bizitzen ikasteko!
Hauts egunagaz hasten dogu garizumea.

Berrogei egun Pazko jaia preparatzeko.
Kanpotik eta barrutik preparatzeko.





Otoitza, baraua eta limosnea.
Barruko bizitza, austeridadea eta alkartasuna.
Dana ebanjelioaz indartua, bustia, garbitua.
Hona hemen garizumarako material multzo polita:
otoitzak, gogoetak, ipuinak...