Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 9 de febrero de 2019

Arratiako Eliza 2016-2019 plan pastorala ebaluatzen: 3. kapitulua

Ebaluazinoaren lehen emoitzak batzen hasiak gara.

123 lagunek emon dabe eritxia orain arte: pastoral batzordeetako 37 lagunek, 51 eliztarrek eta KTko guraso taldeetako 35 gurasok.

Elezibarrutiko itaunketa dala-eta, parrokia bten baino gehiagotan eskatu da plan sinpleagoak egitea, parrokia txikien errealitea kontuan harturik.

Aurrera begira, honeek dira pastoral batzordeek azpimarratutako lehentasunak, Arratiako Eliza: Ebanjelioaren ikasle misiolariak planagaz bat datozenak, neurri handi baten:


7D-. Zuen eretxiz, zeintzuk izan beharko leuke hurrengo ebanjelizatze-egitesmoaren erronka nagusi biak? Gehienez bi (2) markatu

o GAZTE PASTORALTZA (4) ZEANURI, IGORRE, LEMOA, BEDIA
o ELEIZA SAMARIARRA (KARIDADE ETA ZUZENTASUNA) (2) ZEANURI, LEMOA
 
o FAMILIA PASTORALTZA (1) IGORRE
o HIZKUNTZEN BARRITZEA (1) BEDIA
o BARRIEN DEIALDI ETA ATXIKIMENDUA (1) DIMA

 

Eleiztarrak eta KTko gurasoak
Balorazinoan, ondoen, Caritasen lana eta boluntarioen animazinoa agertzen dira.
Ezagutzan, gitxien ezagutzen dan lehentasuna, diferentzia handiagaz,  gazte eta nerabeentzako aukerea.
Eskerrik asko lagundu daben guztiei eritxia emonaz orain arte! 


Lehentasunen balorazinoa eta ezagutza maila. 

Parrokia
Partaideak
Adina
Gazteen patoraltza
Boluntarioak animatu
Familia pastoraltza
Caritas
Lemoa
8

5
8
7
7
Artea      
41
45/80 urte
6.1
6.6
6.3
7.2
Arantzazu
10
50/90
-
9.2
8.3
10
Zeanuri
13
35/45
8
8
7
7
Igorre
22
35/45
7.3
8
7.6
8
Guztiz
94





Ezagutza maila (Ez dabe ezagutzen)
Artea      
41

15
4
0
4
Arantzazu
10

10
0
1
2
Zeanuri
13

0
0
0
0
Igorre
22

11
4
3
1
 


Arratiako Eliza 2016-2019 "Ebanjelioaren ikasle misiolariak" plan pastoralaren azken urtean sartu gara. Eta ebaluatzen hasi gara. Elizbarrutiko V. PDE-aren ebaluazinoagaz batera, eliztarrak eta taldeetan lantzeko orritxo sinple bat atara dogu errezago ulertzeko eta jende gehiagok parte hartu ahal izateko.

Orritxoaren erdi erdian planaren izena eta urteak agertzen dira: Ebanjelioaren Ikasle Misiolariak, Arratiko Eliza 2016/2019
EP 120 laburdurak Frantzisko Aita Santuaren Ebanjelioaren Poza idazkiaren 120. zenbakia gogoratzen deusku.

Planaren erdigunetik  lau fletxa agertzen dira: planaren lau lehentasunak azaldu gurean.

Letra handietan agertzen da lehentasunaren helburua edo azalpena.
Letra txikiagotan, azken urteotan aurrera atara doguzan ekintza batzuk, aukera bat egin dogu, danak ezin ipini.
Eta zirkulo edo biribil bat hutsik: Zure eritxia jartzeko lekua.

Zure ustez, zelan bete da lehentasun hori Arratian azken lau urteotan?

ED: ez dakit
0: bapez    10 bikain. Tartean zuk uste dozun zenbakia.

Orritxo hau parrokia batzutan izango dozu eskura edota hemendik bertatik deskargatu daikezu.
Bete eta gero, entregatu zure parrokian.

Aurretiaz, eskerrik asko zure interesagaitik!



No hay comentarios: