Ospakizun sano hunkigarria izan zan.
Otsailean: J.A. bateoa ospatuz, danok gogratu genduan gure bateo eguna.
Martxoan, garizuman sartuta, KT03koak lehen penitentzia osaptuko dabe eta KT04koak eurena barriztatu.
Kantaldia be izango dogu, kanta zahar eta barriak ikasiz.
Hona hemen Aita onaren parabola zoragarria:
Ebanjelioa
(Lk 15,11-32)
Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola
Orduan
Jesusek parabola hau esan eutsen:
«Gizon
batek seme bi eukazan; gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu
dagokidan senipartea ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan
ondasunak. Egun gitxi barru, seme gazteena, bere gauza guztiak batu eta
urrunera joan zan; eta nasaikerian bizi izanez, ondasun guztiak jan zituan.
Eukan
guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta beharrizana
sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta haren morroi
jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban. Txerriek jaten
eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson emoten.
Orduan
bere barrura bihurtu eta esan eban: "Hamaika morroi bada gure aitarenean
nahiko ogi daukala eta ni hemen goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana,
eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot
gehiago zure seme izenik merezi; hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta
jagi, eta bere aitagana abiatu zan.
Oraindino
urrun egoala ikusi eban aitak, eta erruki izan eban; joan zan arineketan
haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi jakon. Semeak esan eutson: Aita,
pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka, ez dot gehiago zure seme izenik
merezi».
Aitak,
ostera honan esan eutsen bere morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik
ederrena, eta jantzi egiozue; ipini egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi
oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan daigun, eta jai egin: nire seme
hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta." Eta hasi ziran jai egiten.
Seme
zaharrena soloan zan. Eta handik etxera hurreratzekoan, soinu eta dantzak
entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha zer zan itaundu eutson. Morroiak
erantzun: "Zure anaia etorri da, eta aitak zekor gizena hil dau, semea
onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin zan, eta ez eban sartu gura. Eta
aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon. Baina semeak erantzun eutson
aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan egon, zure esanik behin ere
egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu sekula emon lagunartean
jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme hori etorri danean,
zekor gizena hil deutsazu".
Aitak
orduan : "Seme, zu beti neugaz zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu;
jai egin behar genduan eta poztu, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta;
galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta"»
No hay comentarios:
Publicar un comentario