Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 26 de febrero de 2018

Artea, Igorre & Zeanuri: Parkamenaren Jaia harrokeria eta kontsumokeria inausiz


Domekaz ospatu genduan Zeanurin KT03 taldeko lehen penitentzia. Animatuta egon zan mezea kitarraz eta organoaz. Jende ugarik hartu eban parte kantetan. Federaen arbolea inausi genduan, gure pekatuen parkamenaren irudi lez. Gero talde osoak atara genduan oroitzeko argazkia.



 
Igorren zapatuz ospatu dogu KT03 taldearen lehen penitentzia. Hasieran saltsa apur bat egon arren gero formaldu eta ederto baten amaitu dogu ospakizuna. Argazkian familiekaz, sakramentu honen oroigarri dan kurutzea hartuta.


KT04 taldekoak ihaz egindako lehen penitentzia gogoratu eta gaurkotu dabe.

Artea

 
Domekaz ospatu dogu Artean Parkamenaren jaia. Xabierrek lehen penitentzia ospatu, beste neskatxi bik barriztau egin dabe eta danok inausi doguz gure arbolan harrokeria eta kontsumokeria.

Hainbat jende batu da. Familiaz gain, eliztarrak hautsak jaso dabez, Garizumako bidea egiten gabizela gogoratuz.

Arbolari be kalte egiten daben adar batzuk inausi deutsaguz.

Erezagoa gertatu jaku arbolan bizitzan baino, baina ahalegina egin behar dogu!



Arbola baten inausketa erasangarria da. Mingarria bezain behar beharrezkoa da fruta-arbola gehienentzat. Adar edo adaxka batzuk inausi behar dira arboleak indar gehiago izan daian, eta frutu hobea emon daian. Arte bat da ondo inaustea; jakin egin behar da zein adar ebagi, zelan eta nondik ebagi, eta sasoia be egokia izan behar da. Zeregin neketsua da: tresnak prestatu, kalte egiten daben adarrak identifikatu eta ebagitako adarrak batu eta desegin (erre-txikitu-bota). Ganera, iraunkorra izan behar da zeregin honetan, urtean-urtean, eta batzutan urtean behin baino gehiagotan, landarearen garapena zaindu behar dalako, eta beharrezko mozteak egin behar diralako, landarea modu orekatuan hazi daiten. Eta helburua beti da arbolearen ona bilatzea, frutu ugari emotea.

Persona eta gizarte mailan be antzeko zeozer egin behar da. Ezin da dana ontzat emon. Dana ez da zilegi. 


 


No hay comentarios: