Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 12 de diciembre de 2012

Ekonomia gizakiaren esanetara: Gaspar Martinezen hitzaldia

Ekonomia gizakiaren esanetara hitzaldia eskeiniko dau Gaspar Martinezek abenduaren 13an, arrastiko 7,30etan Igorreko parrokiko lokaletan, Arratiako Elizak eratuta, abenduaren kanpaina barruan.



Bihotza Jainkoaz bete
Senidea bihotzez maite

Abendualdi honetan gabonetarako bidea hasi dogu, sehaska huts baten inguruan alkartu gara, bertan egongo da Jesus umea eta.

Abendualdi honetan bihotzak Jainkoaz bete lagunok!

Bihotza. Zorion egarri, zorion gose. Beti izan da holan.
Zelan eskuratu, zelan bete? 
Gaur egungo giro nahasian, krisiaren golpe astunen azpian,
zelan bete, zerez bete bihotza?
Batzutan kontsumoeraz, gauzak pilatuz. 
Besteetan ondo geratu gura, ospea, agintea.


Arratiako Elizak
Jainkoaz betetzera gonbidatzen deutsue. 
Misterioa da, badakigu. 
Baina bere berbea badogu, irakurri dagigun. 
Pobreengana urreratuz. 
Otoitza gehituz.



Bete Jainkoaz. 
Jainkoa guregana makurtu da. 
Ume itxuran hurreratu jaku. 
Gu haren parera jasoteko. 
Zerua zabaldu jaku. 
Guregan etxe eskatu dau Jainkoak, Jainko apalak. 
Ez deiogun atea itxi, atea sarratu.

Senidea bihotzez maite

Senidea. Etxekoa. Ezaguna. Ezagunegia behar bada. Familiakoa.
Urrunekoa, ezezaguna, danok Jainko beraren seme-alaba. 
Caritasek ere dei hori egingo deusku abendualdiaren amaieran.

Bihotzez. 
Adimena argituz, eskuak zabalduz. 
Alkartasuna bai, justizia inoiz ahaztu barik. 
Gogoeta bat izango dogu, Gaspar Martinez laguntzaz: 
Ekonomia gizakiaren zerbitzuan jarri
Krisi egoera honetan, 
munduko herri askok bizi daben egoera larri betikoan, 
gure senide misiolariak kontuan izanik.




Eta esperantzaz blai. 
Abendu meza dogu zain.  
Arratiako katekesi talde guztien laguntzaz, 240 ume eta familia. 
Bitoriano Gandiagaren letrak, 
Pello Zabalak musikatuta, 
guk geure erara aurkeztuak, onduak. 
Otoitz, garrasi profetiko, esperantzazko kantu.

Bihotza Jainkoaz bete
Senidea bihotzez maite

Eta ezaugarri legez, 
sehaska hutsaren ondotxuan,  
Jesus umea onartuko dauan estalpearen ondotxuan, 
ezaugarri bat jarriko dogu: 
Biblia bat, 
zabalik, 
hitza eta bizitza uztartu gurean. 
Ondoren, danon artean, 
bertso bat kantatuz otoitz egingo dogu.

Abenduaren lehen domekan
altza ta jaso burua,
erne egonda, otoitz eginaz
zabaldu jaku zerua:
Lurrean, barriz, sehaska hutsik,
noiz  helduko umetxua:
Abendu hontan, arratiarrok
gabon dogu helburua.



No hay comentarios: