Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 17 de noviembre de 2012

Jainkoa Ebanjelioan ezagutu Conocer a Dios en el Evangelio: Asis sarea azaroa




Azken urteotan murgildurik bizitu garen gizartean, gozatzea, edukitzea eta itxurak egitea izan da jaun eta jabe; eta konturatu gabe “krisiak” azpian hartu gaitu, eta bizitzaren oinarri genuen guztia bertan behera joan zaigu.
Eta geure buruari galdetzen diogu: Eta orain zer?

Azkenean geure burua ez ezagutzeraino ere etorri gara, pentsatu ere egiten ez genituen bizieratan izatera. Arrastan eramanak izan gara eskaini zaigun mundu erraz, itxuraz eta edergarriz beterikoan, zeinetan nork bere buruan baizik ez duen pentsatzen.
Etorria dugu planto egiteko eta eskaintzen zaigun aukera aprobetxatzeko, geure bizitzarako axolazkoa den galdera geure buruari egiteko, unea. Zer egin nahi dut neure bizitzarekin? Zeren bila nabil?
Eta agian aurki gaitezke erantzun honekin: niretzat inportantea litzatekeela berriro Jainkoaren bila hastea. Hain zuzen, hura ezagutzera eramango gaituen bilaketan hastea, gero Harengandik geure burua ezagutuz joateko.
Jainkoa ez da ezagutzen teologia asko jakitearekin, sakrifizioak egitearekin, konplimenduan eta otoitzean jardutearekin. Jainkoa, berak Jesus bere Semeagan, Jainko gizon eginagan, agertu digun Hitzean ezagutzen dugu.
Jesus bere bizitzaz eta hitzaz joango zaigu aditzera ematen, nola nahi duen Aitak gu bizitzea, guk otoitz eta erregu egitea, guk besteei eta geure buruari begiratzea.
Jesusen Hitza egunez egun entzunez ikus dezakegu geure burua ispiluan bezala eta aurkitu, nolako aldea dagoen bere bizitzeko eta jokatzeko moduaren eta gurearen artean. Zein erraz ahazten ditugun guretzat argi diren bere hitzak.
Hitza entzutea eta praktikan jartzea, Jainkoaren bizian sartzea da, horrek bihotza eta begirada guri aldatzen utz dezagun. Nork bere burua pobre ikustea eta haren laguntzaren beharrean garela jakitea da, alegia, horrela geure bizitzari zentzua emateko, hain zuzen orain krisian den gizarteak eskainitako argi-liluren artean galdutako zentzua.

Ebanjelioko pasartea: Mt 7,24-27

«Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako.
Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».

 Gogoeta

“Hara, ni zuekin nago munduaren azkenera arte (Mt 28,20). Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira (Jn 6,63). Neu naiz bidea, egia eta bizia (Jn 14,6). Eutsi diezaiegun, bada, Jesu Kristoren hitz, bizimodu eta irakaspenari eta Ebanjelio santuari, hark gure alde erregutu nahi izan baitzion Aitari eta bere izena agertu guri” (1Er 22,38-41).
Jesu Kristo, haren pertsona eta bizitza, haren hitzak eta Ebanjelioa beti gogoan eta geure aurrean bizirik edukitzera gonbidatzen gaitu Frantziskok, zeren eta horrela bakarrik aurkitu eta ikusi ahalko baitugu hura gurekin dagoela. Gogoan izan beti Jesu Kristo eta bere Ebanjelioa, hori baita modu bakarra Bera guretzat bide, egia eta bizitza izan dadin: bidea, Jainko Aita dakarkigun bidea eta gu Jainko Aitarekin eta senideekin aurkitzera bidera gaitzakeena; egia, Aitaren egiazko aurpegia eta pertsona ororen misterio sakona azaltzen digun egia; eta bizia, beraren bidez Aitak bizirik nahi gaituena.
Beti gogoan izan Jesu Kristoren hitzak eta Ebanjelio santua, zeren eta Jesusek hitzean bere espiritua eta bizia, presentzia eta arnasa, ematen baitizkigu, horrela maitasunean eta emanak bizitzean jarraitzen dioten ikasle izan gaitezen (ik. 1Er 22,1-4).

Otoitza

Ene Jainko, bihotz bihotzez maite zaitut,
nire bizitza zure Hitzera zabaltzeko joran osoz,
berori hazi on gisa onartzeko irrikaz, lore bihur dadin.
Erne dadila zure Hitza nire bihotzean
eta ager diezadala zure nahia, zure plana,
zure egitasmoa nire bizitzarako.
Onar dezadala proiektu hori, egin dezadala neure eta onar pozik.
Ene Jainko, gogo osoz maite zaitut,
bihotz-bihotzez, indar guztiz.
Har itzazu nire talentu, ilusio eta ametsak
eta eraman itzazu Biziaren bidetik. Biziaraz nazazu, Jainko bizi!
Ene Jainko, indar guztiz maite zaitut,
neure bizitzak duen pobreziaz,
neureak ditudan ahulezia eta ezerezaz.
Nire pobrezian izan zaitez zu nire aberastasun,
eta ahul naizenean eragin bekit zure graziak.
Tori nire ezereza eta bete zeure Betetasunaz.
Ene Jainko, maite-grinaz gauza guztien gainetik maite zaitut.
gauzarik nireena, minena eta xeratsuena bezala maite zaitut.
Irakats iezadazu, Jainko Jauna, maitasunean zurekin leial izaten,
zure maitasunean irauten.
Neure hutsegiteak gorabehera, maite zaitut, ene Jainko.


Tema de reflexión: Conocer a Dios en el Evangelio.

Durante los últimos años, hemos vivido inmersos en una sociedad en la que primaba el disfrutar, tener, aparentar y sin darnos cuenta nos hemos visto sobrepasados por la “crisis”. Esa crisis, en la que todo aquello en lo que teníamos fundamentada la vida se nos ha venido abajo.
Y nos preguntamos. ¿Ahora, qué?
Hemos podido llegar a no conocernos ni a nosotros mismos. A vernos con unos modos de vida, ni tan siquiera imaginados. Nos hemos dejado arrastrar por lo aparente y llamativo de un mundo fácil que se nos ha ofrecido, y en el que solo se piensa en uno mismo.
Ha llegado el momento de parar y aprovechar la ocasión que se nos brinda, para hacernos una pregunta importante para nuestra vida. ¿Qué quiero hacer con mi vida? ¿Qué busco?
Y encontrarnos con la respuesta de que, quizá, sería importante para mí recomenzar la búsqueda personal de Dios. Una búsqueda que nos llevará a conocerle y desde Él conocernos a nosotros mismos.
A Dios no se le conoce por saber mucha teología, ni por hacer muchos sacrificios, cumplimientos y oraciones. A Dios, le conocemos fundamentalmente en la Palabra revelada en su Hijo Jesús, Dios mismo hecho hombre.
Jesús con su vida y su palabra, nos irá indicando cómo quiere el Padre que vivamos, que oremos, que pidamos, que miremos al otro y a nosotros mismos.
Escuchando la Palabra de Jesús, día a día, podemos mirarnos a nosotros como en un espejo y descubrir la diferencia que hay entre su modo de vivir y actuar y el nuestro. ¡Qué fácil olvidamos sus palabras que son luz para nosotros!
Escuchar la Palabra, y ponerla en práctica, es entrar en la vida de Dios para dejarnos cambiar el corazón y la mirada. Es mirarse y descubrirse pobre y necesitado de su ayuda para dar sentido a nuestra vida, perdida entre tantos destellos ofrecidos por una sociedad, ahora en crisis.

Texto evangélico: Mt 7, 24-27

El que escucha estas palabras mías y las pone en práctica, es como aquel hombre sensato que edificó su casa sobre roca. Cayó la lluvia, vinieron los torrentes, soplaron los vientos y se abatieron sobre la casa; pero no se derrumbó, porque estaba cimentada sobre roca.
Sin embargo, el que escucha estas palabras y no las pone en práctica, es como aquel hombre necio que edificó su casa sobre arena. Cayó la lluvia, vinieron los torrentes, soplaron los vientos, se abatieron sobre la casa, y ésta se derrumbó. Y su ruina fue grande.

Espiritualidad franciscana

Ved que yo estoy con vosotros hasta el fin del mundo (Mt 28,20). Las palabras que os he dicho son espíritu y vida (Jn 6,63). Yo soy el camino, la verdad y la vida (Jn 14,6). Tengamos presentes, pues, las palabras, la vida y la doctrina y el santo Evangelio de quien se dignó rogar por nosotros a su Padre y manifestarnos su nombre” (1R 22,38-41).
Francisco nos invita a tener siempre presente, vivo ante nosotros, a Jesucristo, su persona y su vida, sus palabras y su Evangelio, porque sólo así podremos descubrir y ver que Él está con nosotros. Tener siempre presente a Jesucristo y su santo Evangelio, porque es el único modo de que Él sea para nosotros el camino, la verdad y la vida: el camino por el que Dios Padre viene a nosotros y el camino que nos encamine al encuentro con Dios Padre y con los hermanos; la verdad que nos manifiesta el verdadero rostro del Padre y el profundo misterio de toda persona; la vida con la que el Padre nos quiere plenamente vivos.
Tener siempre presentes las palabras y el santo Evangelio de Jesucristo, porque en su palabra Jesús nos entrega su espíritu y su vida, su presencia y su aliento, de manera que podamos ser discípulos que le siguen en el amor y la entrega (cf. 1R 22,1-4).

Oración

Dios mío, yo te amo con todo mi corazón
con todo mi afán de abrir mi vida a tu Palabra
y acogerla como buena semilla que florezca.
Que tu Palabra germine en mi corazón,
y se manifieste en ella tu voluntad, tu plan,
tu proyecto para mi vida.
Que yo lo asuma, lo haga mío, lo acepte con gozo.
Dios mío, yo te amo con toda mi alma,
te amo con toda mi vida, con todas mis energías.
Toma mis cualidades, ilusiones, sueños y oriéntalos
por el camino de la Vida. ¡Hazme vivir, Dios vivo!
Dios mío, te amo con todas mis fuerzas,
con esa pobreza de mi vida,
con esa debilidad y esa nada que soy.
Que en mi pobreza seas tú mi riqueza,
y que tu gracia actúe en mí cuando soy débil.
Toma mi nada y llénala de ti, que eres Todo.
Dios mío, te amo con pasión sobre todas las cosas.
Te quiero a ti como lo más mío,
lo más íntimo, lo más entrañable.
Enséñame, Señor Dios, a serte fiel en el amor,
a permanecer en tu amor.
A pesar de todo, Dios mío, te amo.

No hay comentarios: