Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 25 de noviembre de 2012

Hitza eta bizitza 2013. Eguneroko ebanjelioa



Ohizkoak dira holako liburuak erderaz. Euskeraz ere astiro astiro badoaz gero eta gehiago agertzen: egunean eguneko ebanjelioa, egun bakoitzari gogoetatxo bat gehituz.



Klaretarren argitalpen apain honen gogoetak Oscar Rodriguez Maradiaga kardinalaren eskuak eginak dira, euskeraz Aitor Kamiruagak jarrita. Bibliako testuak Euskal Herriko gotzainen aginduz diharduen Elizbarruti arteko Liturgia euskeratzaile taldeak egindako itzulpenak dira. Irudiak Maximino Cerezo Barreko jaunarenak.

Igandeko gogoetan irakurmen jainkotiarra edo lectio divina egiteko norabide edo lagungarriak ere badakartza argitalpen honek.

Klaretarren edizio hau nazioartekoa da, hainbat hizkuntzatan kaleratzen da Jaunaren Hitza zabaltzeko eta biziaz txertatzeko asmotan. Aurretik bagenuen jesuitek Mezulari argitaletxean ateratzen zutena, edota Pasiotarrak internet bidez eskaintzen dutena www.bidean.net web gunean. 

Eskerrik asko eta zorionak guztioi!

No hay comentarios: