Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Lemoa: Partxisean jolastuz biziaz ikasi: eskolea


Partxisean jolastuz biziaz ikasi: eskolea
Azaroako bigarren domekan, ikasturte honetako bigarren Familia Mezea izan dogu Lemoan.



Partxiseko taulan lauki urdina bete dogu, eskoleari dagokiona.

Ospakizunean ebanjelioko talentuen parabolearen inguruan hausnatu eta Jesusek ze aholku emoten deuskuzan eskolan bere jarraitzaile izateko ikusi dogu.

Katekesiko hainbat ume eta gurasok hartu dabe parte eta amaieran pegatinea banatu eta argazki hau atara dogu:



Animo beste herrietakoak, jarraitu jolasten!!! 



2. Eskolan


Jesus dogu helburua, bide horretan, lau koloreak igaro behar ditugu: gorria, horia, berdea, urdina.
Gure bizitzan lau giro bateatu edo kristautu behar ditugu, hau da, Jesusen estilora egin.
Eskolan ordu asko emoten dogu,
horixe da gure lana.
Lan egin, behar egin, handi egin, pertsona egin.
Egia esan, zintzoak izan,
tranparik ez irakasle eta lagunekin…
Ez mindu inor, ez iraindu lagunik, burlakaz edo baztertuz.

Kanta bat:

Lagundu egia esaten;
inor sekula ez minduten.

Ebanjelioa:

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan«.
Mateo 25,14-30



Testu bat:

Egia esateko, sakonagoa da langile horren portaeraren sustraia. Jabeaz irudi faltsua du. Egoista, zuzengabe eta arbitrariotzat du jabea. Zorrotza dela eta ez duela okerrik onartzen. Ezin fida zaitezke hartaz. Gauzarik hoberena haren aurrean zeure burua defenditzea da. Jabeaz duen ideia zikoitz honek zurrundu egin du langilea. Ez da ausartu arriskatzera, inolaz ere. Beldurrak hormatua du. Ez da aske fidatu dion erantzukizunari era sortzailean erantzuteko. (Jose Antonio Pagola)

Otoitz batzuk:

Jainko Aita Ona:
Jesus dogu bidea Zugana heltzeko.
Eskerrik asko guraso, andereño eta parrokiaren laguntzagaitik
bide arteza ez galtzeko. JGJB.

Jainko Aita Ona:
Zure maitasunak
eta jende askoren beharrak
ogi hau eta janaria sortu dabe.
Lagundu eiguzu esker onekoak izaten
eta esku zabal banatzen. JGJB.

Jainko Aita Ama Ona:
Zu zara egia.
Lagundu eiguzu zintzoak izaten, egia esaten,
eskolan lagunak ez minduten. JGJB.



Parkamen otoitzak:

  • Jauna, batzutan gure zereginetan ez dogu egin behar dogun beste egiten, gauzak erdizka edo egin barik izten doguz. Parkatu eiguzu Jauna.

  • Jauna, txarto egin doguna ez dogu gura izaten besteek jakitea eta beti irabazi gura izaten dogu, horregaitik batzutan guzurra esaten dogu edo tranpa egiten dogu. Parkatu eiguzu Jauna.

  • Jauna, batzutan besteen lepora barre egiten dogu, batez ere gu baino txikiagoak diranean. Parkatu eiguzu Jauna.

No hay comentarios: