Berrogei egun

viernes, 20 de abril de 2012

Sufrimendua Sufrimiento: Asis sarea Arratian


Otoitzaldia Igorren apirilaren 27an, arrastiko 7etan, parrokiko lokaletan.

Asisko gutuna behin eta berriz dator nukleo berberetara itzulian. Lau hilabetetik behin, Asis Sarea egituratzen duten lau printzipioetako bakoitzarekin aurkitzera gatoz, beti ordena berean. Kasu bakoitzean gutun honek bizipen-ikuspuntu ezberdinetatik, eta esanahi ezberdinen bidez, egiten die aurre printzipio horiei.
Hil honetan bigarren printzipioarekin dugu zita: “Eguneroko bizitza barnerantz, apaltasuna”. Sufrimendua da gogoetarako gaia. Bizipen honek kontraesan artean jartzen gaitu: zertarakorik ez eta zertarakoa bai, ezina eta itxaropena, errebeldia eta apaltasuna, larrimina eta maitasuna … sufrimenari gizakiagandik eta Jainkoagandik begiratzea.


Gogoetarako gaia
Sufrimendua

Inguruan dugun mundua eta giza sufrimenduaren, batez ere errugabeen sufrimenduaren, errealitate latza ikusiz, protesta egiten du gure bihotzak; eta ez du ulertzen zer zentzu duen Jainkoak, maitasuna izanik hainbeste tragedia, abandonu eta sufrimendu izaten uzten duenean. Non dago Jainkoa gerraren erdian? Non dago Jainkoa giza harremanen, kale gorriko haurren, gosearen egoera lazgarrien erdian?
Gaizkiaren zergatiari buruzko galderarentzat, fedeak ez dauka nahikotzat eman daitekeen erantzunik. Giza errealitate gogorregien aurrean gustatuko litzaiguke, Jainkoa indartsuagoa izatea eta hark berehalaxe mundua gure ideien arabera aldatzea; nahigabetik libra gaitzan Jainko guztiahaldun bat nahiko genuke, baina horrek hautsi egingo luke giza libertatearen beste misterio hori.
Mendeetan zehar gizakien bilaketa espiritualaren lekuko den Biblia galdera horren aurrean jartzen da. Salmoak, Jainkoari erregu egiten dion gizakiaren desesperazioaz mintzo dira. Job dugu galdekizun horretaz hitz egiten digun figura; eta azkenean ulertzen du Jainkoak beste bide bat aukeratzen duela, bihotzak sufrimenduan eta apaltasunean aldatzearen bidea hautatzen duela.
Errugabeen sufrimenduaren aurrean, Jainkoaren aurpegiari begira gabiltza erantzun bila. Jainkoak Jesus gurutzatua erakusten digu, munduaren sufrimendua bere bizkarrean hartuz. Hori da kristau fedearen muina. Ulertzeko zaila bazaigu ere, Kristo gurutzatuaren bidez solidaritate misteriotsu batek elkartzen ditu sufrimendu guztiak. Eta gure ulertu ezina hor gelditurik ere, itxaropen txiki batek bidea irekitzen du gure bihotzean. Zulatu zutenari begiratzea munduaren sufrimenduaren alde otoitz egitea da.

Ebanjelioko pasartea: Mt 25,31-40

«Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da.
Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.  Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.

Frantziskotar pasartea

“Hauek dira benetan bakegile: mundu honetan jasanak jasan, Jesu Kristo gure Jaunaren maitasunagatik gorputz-arimetan bakea gordetzen dutenak” (Ahol 15). Frantziskok asko sufritu zuen gorputzeko gaixotasunengatik, anaiek konprenitua ez izateagatik, begietan argi faltan eta bihotzean kontsolamendu beharrean izateagatik. Gaixo, minez, zauritua heldu zen bizitzaren azkenera, baina baketua.
Frantzisko bihozberritzen hastea bera lepradunarekin aurkitzeak eta Gurutziltzatuarekin aurkitzeak markatu zuen, gizakiaren sufrimenduak eta Jesus Jaunaren sufrimenduak. Biak ala biak misteriotsuak eta betiko elkarrekin lotuak. Behartsuen sufrimenduarekin partaide izateak Jesu Kristoren zaurietan barneratu zuen, eta Jesu Kristoren zauriak kontenplatzeak sufritzen zutenengana eraman zuen. Frantziskok zauriek zulatua amaitu zuen, gurutziltzatuaren nekaldian eta maitasunean parte hartuz, horrela Haren bizi-betetasunean parte hartzeko.
“Zorionekoak, gaixotasuna eta larrialdia bakean sufritzen dituztenak, zuk, Goi-goiko horrek, koroatuko dituzu eta (AEgKt 11). Jesu Kristoren zauriek markatua, Anaia Eguzkiaren Kantikan bere ziurtasun handia aldarrikatzen du: “Goi-goikoa, ahalguztiduna, Jaun ona” da Jainkoa. Jainkoaren ontasuna, gaitz eta sufrimendu guztiak baino indartsuagoa da; Haren maitasunak dena mantentzen du eta osotasunera bideratzen. Horregatik, Frantziskok kantuan jarraitzen du gaixotasunean ere, eta gorespenean sufrimenduan ere. Frantziskoren hauskortasun eta ahulezian Jainkoaren indarra gauzatzen da.

Otoitza

Jainko errukiorra,
lañoki esanda ez dut ulertzen
zergatik datorkidan sufrimendu hau.
Ni beti saiatu naiz
zure aginduak betetzen, otoitz egiten
eta Jesu Kristoren Espirituari jarraituz bizitzen.
Zergatik ez duzu aldendu nigandik
sufrimendu hau?
Errukior bazara, zergatik ez nauzu, orduan, atera
nahigabe honetatik?
Tentatua nago
zuregana ez irekitzeko.
“Ezerk ez du zentzurik.”
“Zuri erregutzeak ez dit ezertarako balio:”
“Gertatu beharrekoa dena, nonbait, gertatzen da”.
Baina hala ere ez dut Zugandik urrundu nahi.
Zurekin dudan historia
inportanteegia da niretzat,
albora utz zaitzadan.
Entzun iezadazu, nire nahigabea arin dadin.
Ez gorde niri zeure aurpegia!
Bidal iezadazu zeure Espiritua,
amore eman gabe
neure bidea eginez jarrai dezadan.
Ager zaitez nirekin
Jainko onbera eta errukior.
Alda ezazu nire sufrimendua,
horrela berriro malko artean ikus dezadan,
ez nauzula inoiz ene bizitzan abandonatu
eta lagun zaitudala ene bide guztietan. Amen.
Anselm Grün

Gutuneko azken hitzak

“Eguneroko bizitza egiteko, neurri bateko konfiantza behar dugu; sufrimendurik puntakoenari aurre egiteko baldintzarik gabeko konfiantza behar dugu.

2012 apirilako eguneroko ebanjelioa

1- Jn 10,22-30
2- Jn 12,44-50
3- Jn 14,6-14
4- Jn 14,1-6
5- Jn 14,7-14
6- Jn 15,1-8
7- Jn 14,21-26
8- Jn 14,27-31ª
9- Jn 15,1-8
10- Jn 15,9-11
11- Jn 15,12-17
12- Jn 15,18-21
13- Jn 15,9-17
14- Jn 15,9-17
15- Jn 16,5-11
16- Jn 16,12-15
17- Jn 16,16-20
18- Jn 16,20-23ª
19- Jn 16,23b-28
20- Mk 16,15-20
21- Jn 16,29-33
22- Jn 17,1-11ª
23- Jn 17,11b-19
24- Jn 17,20-26
25- Jn 21,15-19
26- Jn 21,20-25
27- Jn 20,19-23
28- Mk 10,17-27
29- Mk 10,28-31
30- Mk 10,32-45
31- Lk 1,39-56

 

Introducción

Continúa el recorrido circular de la carta de Asís, volviendo una y otra vez a los mismos núcleos. Cada cuatro meses, y de forma consecutiva nos vamos dando cita con cada uno de los cuatro principios que estructuran la Red Asis. En cada ocasión, esta carta aborda estos principios desde distintos puntos de vivencia y con diferentes significaciones.

Este mes la cita está dedicada al segundo principio “Vida cotidiana: hacia adentro, humildad”. El tema de reflexión es el sufrimiento. Esta vivencia nos sitúa en medio de las contradicciones: sinsentido y sentido, impotencia y esperanza, rebeldía y humildad, angustia y amor... La mirada al sufrimiento desde el hombre y desde Dios.


Tema de reflexion
El sufrimiento
Viendo el mundo que nos rodea y la realidad terrible del sufrimiento humano, sobre todo del sufrimiento de los inocentes, nuestro corazón protesta y no entiende el sentido de un Dios que es amor y que permite tanta tragedia, tanto abandono, tanto dolor. ¿Dónde está Dios en medio de la guerra? ¿Dónde está Dios en medio de los desgarros humanos, de los niños de la calle, en medio del hambre?
La fe no tiene una respuesta que satisfaga a la pregunta del por qué del mal. Ante realidades humanas demasiado duras nos gustaría que Dios fuera más fuerte y transformara inmediatamente el mundo según nuestras ideas,  desearíamos un Dios todopoderoso que nos librara del dolor, pero eso rompería ese otro misterio que es la libertad humana.
La Biblia, que es testigo de la  búsqueda espiritual de los humanos a través de los siglos, se enfrenta a esta pregunta. Los salmos nos hablan de la desesperación del hombre que implora a Dios. Job es la figura que nos habla de este interrogante, y que al final  entiende que Dios opta por otro camino, escoge el camino de la transformación de los corazones en el sufrimiento y en la humildad.
Ante el dolor de los inocentes, buscamos una repuesta mirando el rostro de Dios. Él nos muestra a Jesús crucificado que carga con el dolor del mundo. Es ésta una realidad central de la fe cristiana. Aunque se nos haga difícil de entender, a través de Cristo crucificado, una misteriosa solidaridad une todos los sufrimientos. Y a pesar de nuestra incomprensión, una pequeña esperanza se abre en nuestro corazón. Mirar al traspasado es orar por el dolor del mundo.


Texto evangélico: Mt 25,31-40

Cuando venga el Hijo del hombre en su gloria con todos sus ángeles, se sentará en su trono de gloria. Todas las naciones se reunirán delante de él, y él separará unos de otros, como el pastor separa las ovejas de los cabritos, podrá las ovejas a un lado y los cabritos al otro. Entonces el rey dirá a los de su lado: “Venid, benditos de mi Padre, tomad posesión del reino preparado para vosotros desde la creación del mundo. Porque tuve hambre, y me disteis de comer; tuve sed, y me disteis de beber; era forastero, y me alojasteis; estaba desnudo, y me vestisteis; enfermo, y me visitasteis; en la cárcel, y fuisteis a verme”.
Entonces le responderán los justos: “Señor, ¿cuándo te vimos hambriento y te alimentamos; sediento y te dimos de beber? ¿Cuándo te vimos forastero y te alojamos, o desnudo y te vestimos? ¿Cuándo te vimos enfermo o en la cárcel y fuimos a verte?”
Y el rey les responderá: “Os aseguro que cuando lo hicisteis con uno de estos mis hermanos más pequeños, conmigo lo hicisteis”.

Espiritualidad franciscana

 “Son verdaderamente pacíficos aquellos que, en medio de todas las cosas que padecen, conservan, por el amor de nuestro Señor Jesucristo, la paz de alma y cuerpo” (Adm 15). Francisco sufrió por enfermedades físicas, por incomprensiones de los hermanos, por falta de luz en los ojos y necesidad de consuelo en el corazón. Llegó al fin de su vida enfermo, dolorido, llagado, pero llegó pacificado.
El inicio de la conversión de Francisco estuvo marcado por el encuentro con el leproso y el encuentro con el Crucificado, el sufrimiento del hombre y el sufrimiento del Señor Jesús. Ambos misteriosos y ambos unidos para siempre. Compartir el sufrimiento de los pobres le adentró en las llagas de Jesucristo, y contemplar las llagas de Jesucristo le acercó a los que sufrían. Francisco terminó estigmatizado, participando de la pasión y del amor del crucificado para compartir así su plenitud de vida.
“Bienaventurados aquellos que las sufren (la enfermedad y tribulación) en paz, pues por ti, Altísimo, coronados serán” (Cant 11). Marcado por Jesucristo, en el Cántico de las criaturas proclama su gran certeza: Dios es el “Altísimo, omnipotente, buen Señor”. La bondad de Dios es más fuerte que todo mal y dolor; su amor lo sostiene todo y lo encamina todo hacia la plenitud. Por ello, Francisco mantiene el canto aun en la enfermedad y la alabanza aun en el dolor.  En la fragilidad y debilidad de Francisco se realiza la fuerza de Dios.

Oración

Dios misericordioso,
sencillamente no entiendo
por qué este sufrimiento
Yo siempre he intentado
cumplir tus mandamientos,
orar y vivir desde el Espíritu de Jesucristo.
¿Por qué no has apartado de mí
este sufrimiento?
Si eres misericordioso, ¿por qué no me has librado, entonces
 de todo este dolor?
Siento en mí la tentación
de cerrarme a ti.
“Nada en absoluto tiene sentido.”
“De nada sirve que te rece.”
“Pasa lo que por lo visto tiene que pasar.”
Pero, pese a todo, no quiero alejarme de ti.
Mi historia contigo es para mí
demasiado importante
como para dejarte o abandonarte.
Escúchame para que mi dolor se mitigue.
¡No me escondas tu rostro!
Envíame tu Santo Espíritu
para que no me de por vencido,
sino que pueda seguir andando mi camino.
Muéstrate conmigo
como un Dios clemente y misericordioso
Transforma mi sufrimiento,
 para que a través de las lágrimas
te reconozca de nuevo como aquel
que no me ha abandonado
en ningún momento de mi vida
y que me acompaña en todos mis caminos. Amen
                                                                                  Anselm Grün

Epílogo de la carta

“Para vivir la vida cotidiana, necesitamos confiar mínimamente, para afrontar el sufrimiento en el extremo del sufrimiento necesitamos confiar incondicionalmente.”

Evangelio diario del mes de mayo de 2012

1- Jn 10,22-30
2- Jn 12,44-50
3- Jn 14,6-14
4- Jn 14,1-6
5- Jn 14,7-14
6- Jn 15,1-8
7- Jn 14,21-26
8- Jn 14,27-31ª
9- Jn 15,1-8
10- Jn 15,9-11
11- Jn 15,12-17
12- Jn 15,18-21
13- Jn 15,9-17
14- Jn 15,9-17
15- Jn 16,5-11
16- Jn 16,12-15
17- Jn 16,16-20
18- Jn 16,20-23ª
19- Jn 16,23b-28
20- Mc 16,15-20
21- Jn 16,29-33
22- Jn 17,1-11ª
23- Jn 17,11b-19
24- Jn 17,20-26
25- Jn 21,15-19
26- Jn 21,20-25
27- Jn 20,19-23
28- Mc 10,17-27
29- Mc 10,28-31
30- Mc 10,32-45
31- Lc 1,39-56