Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 13 de abril de 2012

Bakearen pazkoa, Pazkoaren bakea.


Berbiztuaren barri onak zarata asko atara eban bere sasoian. Gaur egun ere zalantzak ditugu. Ezaugarrien eta sinboloen bitartez, Jaunaren Berban oinarrituta adierazo dogu argiak irabazi deutsola ilunari, egiak guzurrari, maitasunak gorrotoari, ahalegin zintzoak nagikeria edo errezkeriari,  parkamenak eta bakeak indarkeriari, biziak heriotzari. Jesusen Jainkoak sasi jainkoei.
 
Zalantzaz beterik bizi dogu hau gaur egun ere. Pazko aldian sarritan entzungo dogu berbiztuaren agurra: Bakea zuekin! Pazkoaren bakea. Gaur gabaz pozarren aldarrikatu doguna.

Gure Euskal Herrian Bakearen pazkoa ere badogu. Ate barri bat zabaldu jako bake bideari, ez daigun sarratu edo itxi. Alkarbizitzaren alde badogu oraindik zer eginik, alkarbizitzearen aldapa luzea igoteko dogu oraindik. 

Juan Mari Uriartek garizumako gogoetan argi egin euskun. Eliza barruan adiskidetu. Herri mailan adiskidetu. Pazko argiak lagundu daiskula bide horretan.

Inprenta bidean dago Uriarte eta Jakaren gogoetaz osatutako foiletoa. Laster zabalduko dogu gura dozuenen artean, aste bi edo hiru aste barru. Aurtengo errogatibaren gaia era Bai bakeari! izatea gura genduke. 

Arratiako Elizak, bere parrokiak, gure familiak eta taldeak eskertu daigun Pazkoaren bakea. 

Arratiako Elizak, bere parrokiak, gure familiak eta taldeak zabaldu daigun Bakearen Pazkoa, Jesusen Pazkoa, gure Pazkoa.