Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 21 de abril de 2012

Bedia: Dana prest Palenque Arratia erakusketa zabaltzeko

Arratia osoan zehar ibiltari babilen Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketa misiolari ibiltaria bihar domekea, apirilaren 22an zabalduko da Bedian. Meza ostean parrokian zabalduko da erakusketa arrakastatsu hau, Bediako Udalaren laguntzaz bertako parrokiak eratuta.
Ikusleak aukerea izango dau ezagutzeko 64 azken urteotan arratiako misiolariek egindako lana Ekuadorren eta munduko hamaika tokitan. Aldi berean Palenque, Los Rios probintziko toki zoragarria ezagutu ahal izango dau.

Gura dauenak eskura izango dauz informazio osagarria eskainiz foiletoak eta liburutxo bat. Kiniela misiolarian ere parte hartu izango da, misioen ganeko itaun erantzun batzuk erantzunez eta otzara bi irabazteko zozketan parte hartuz.

Erakurketaren hurrengo zita Lemoan izango da, Aste Kulturalaren barruan, maiatzaren 7an, arrastiko 7etan inaguratuz, Elizondo kultur etxean.

Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dau erakusketa hau.