Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 17 de abril de 2012

Kristauok krisiaren aurrean topaketa Donostian

Gipuzkoako Eutsi Berrituz kristau taldeak bakearen aldeko topaketa bat antolatu zuen iazko abenduan Arantzazun, Jonan Fernandezekin Baketiken eta gero otoitzaldia Basilikan. Erantzun zabal eta bizia izan zuen deialdiak.
Oraingoan, krisi ekonomikoari buruzko topaketa antolatu dute: apirilaren 28an izango da, larunbata, Donostian, Santa Teresa ikastetxean (Zuzenbide fakultatea baino goraxeago). Xehetasunak, deialdi orrian dozuez, beherago.

Joseba Barandiaran ekonomian jakituna mintzatuko da: 

 
 ordu erdi pasatxoko hitzaldia egingo du.
Ondoren, talde txikitan, entzundakoaren inguruko gogoetak eta komentarioak.
Eta gero, elkarrizketa galdera-erantzunen bidez Joseba Barandiaranekin –gogoan izatekoa da Arantzazun jendeak adierazi zuen elkarrizketarako gogoa eta parte hartzen bizia–.
Atseden txiki bat eta gero, otoitzaldia.
Topaketa honetan, Aitor Mendiluze bertsolaria izango da.

Eutsi Berrituz taldeak eskertzen du arreta eta deialdiari zabalkundea ematea.
Hurren arte.