Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 14 de febrero de 2012

Urtean zeharreko 7. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.




URTEAN ZEHARREKO VII DOMEKEA – B



SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egunon eta ondo etorriak Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi
Joan diran domeketako ebanjelioetan ikusi dogu zelako harrerea egin eutsoen Jesusi Galileako herrietan; haren mirariak eta berbak entzun ondoren, jentea bere bila ebilen. Gaur eta hurrengo domeketan, ostera, Jesusek bere aldiko jakintsuekin izan zituan eztabaiden barri emongo jaku; eta eztabaida guztietan agertuko da Jesusen izatea, nortasuna eta nagusitasuna.

            Perlesiduna Jesusen aurrera eroan eben lagun hareen uste onaz hurreratu gaitezan geu ere Jesusen ingurura. Geuk ere Beragan aurkituko ditugu parkamena eta salbamena.

            “Bihotz batez alkarturik”

DAMU-OTOITZA

Gaurko Erantzun-Salmoan eskari hau egiten jako Jaungoikoari: “Osatu nagizu, Jauna, zure aurka pekatu egin dot eta”. Jarrera berberaz, isilean, Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:

-         Jesus Jauna, gure pekatuak parkatzeko ahalmena daukazuna.ERRUKI, JAUNA.

-         Jesus Jauna, zeure parkamenaz Jaungoikoak deuskun maitasuna agertzen                           deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

-         Jesus Jauna, gure bizia eta salbamena zareana. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Is 43, 18-19. 21-22. 24b-25:

            Israel herria erbestean lurjota dago. Jaungoikoak, Isaias profetearen bidez, adorea emon nahi deutso; haren gaiztakeriak ez ditu gogoan hartuko eta aukera barriak eskeiniko deutsoz. Jaungoikoaren jarrera parkatzaile hau Jesukristogan agertuko da batez ere.

Erantzun-Salmoa: 40. Salmoa

            Behartsuaz eta dohakabeaz arduratzen dana, goratzen dau salmo honek.

            “Osatu naizu, ene Jainko, pekatu egin dodalako”



2 Kor 1, 18-22:

            San Paulok, irakurgai honetan, fededunen sendotasuna eta iraupena non oinarritzen diran esango deusku. Jaungoikoa da, Kristogan, guztiok sendotzen gaituana.

Mk 2, 1-12:

            “Aleluia”- ren kantuaz, prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Gure pekatuak parkatzen dituan eta salbatzaile dogun Jaungoikoari uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:

-         Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: sufrimentu artean bizi diranen abotsa eta benetako laguntzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

-         Herrialde  eta pentsakera guztietako gizon-emakumeen alde: alkar-ulertzeko eta bakerako bideak zabaldu dagiezan. Egin dagigun otoitz.

-         Geisoen eta edadekoen alde: euren makaltasunean, maitasunez lagunduko deutsoen pertsonak izan dagiezan inguruan. Egin dagigun otoitz.

-         Gu guztion alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaunaren aurrean geure pekatua autortzen jakin dagigun eta Haren salbazioari beti zabalik egon gakiozan. Egin dagigun otoitz.

Entzun, Aita ona, zure seme-alaben otoitza. Askatu gagizuz maitatzea galazoten deuskun norkeria guztietatik eta lagundu egiguzu eguneroko bizitzea fedez eta itxaropenez bizi izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            “Jagi zaitez eta zoaz etxera”. Perlesidunari esandako berbak geuri dinoskuz une honetan Jesusek. Goazen, adorez beterik, kristau bidea egitera: alkarri parkatzera, besteei zerbitzera, bakea egitera...

            “Jainko gizon eginari...”

















URTEAN ZEHARREKO VII DOMEKEA – B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egunon eta ondo etorriak Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi
            Joan diran domeketako ebanjelioetan ikusi dogu zelako harrerea egin eutsoen Jesusi Galileako herrietan; haren mirariak eta berbak entzun ondoren, jentea bere bila ebilen. Gaur eta hurrengo domeketan, ostera, Jesusek bere aldiko jakintsuekin izan zituan eztabaiden barri emongo jaku; eta eztabaida guztietan agertuko da Jesusen izatea, nortasuna eta nagusitasuna.
            A veces, es cierto que el hombre se convierte  en prisionero de lo que ha hecho. Se dice, frecuentemente, que nuestros actos siguen, y la sociedad, ignorando esfuerzos reales de superación y reeducación, subraya esa responsabilidad con un rigor implacable.
            Jesús no vino a juzgar, sino para buscar al que está perdido, para liberar, para salvar.
            Perlesiduna Jesusen aurrera eroan eben lagun hareen uste onaz hurreratu gaitezan geu ere Jesusen ingurura. Geuk ere Beragan aurkituko ditugu parkamena eta salbamena.

            “Bihotz batez alkarturik”

DAMU-OTOITZA

Gaurko Erantzun-Salmoan eskari hau egiten jako Jaungoikoari: “Osatu nagizu, Jauna, zure aurka pekatu egin dot eta”. Jarrera berberaz, isilean, Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:

-         Jesus Jauna, gure pekatuak parkatzeko ahalmena daukazuna.ERRUKI, JAUNA.
-      Jesus Jauna, zeure parkamenaz Jaungoikoak deuskun maitasuna agertzen                           deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
-         Jesus Jauna, gure bizia eta salbamena zareana. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Is 43, 18-19. 21-22. 24b-25:

            Israel herria erbestean lurjota dago. Jaungoikoak, Isaias profetearen bidez, adorea emon nahi deutso; haren gaiztakeriak ez ditu gogoan hartuko eta aukera barriak eskeiniko deutsoz. Jaungoikoaren jarrera parkatzaile hau Jesukristogan agertuko da batez ere.
            Si en el Antiguo Testamento el pueblo era incapaz, de eliminar los vestigios de su infidelidad, en el Nuevo Testamento Dios mismo, que es fiel, es quien perdona los pecados.

Erantzun-Salmoa: 40. Salmoa

            Behartsuaz eta dohakabeaz arduratzen dana, goratzen dau salmo honek.
            El salmista canta al Dios que nos sana y salva. Cantemos también nosotros

            “Osatu naizu, ene Jainko, pekatu egin dodalako”

2 Kor 1, 18-22:

            San Paulok, irakurgai honetan, fededunen sendotasuna eta iraupena non oinarritzen diran esango deusku. Jaungoikoa da, Kristogan, guztiok sendotzen gaituana.
            Pablo, por medio de su “amen”, proclama su inquebrantable firmeza apostólica.

Mk 2, 1-12:
            En el evangelio de Marcos esta curación señala ya que el camino de Jesús se orienta definitivamente hacia su pasión.
            “Aleluia”- ren kantuaz, prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Gure pekatuak parkatzen dituan eta salbatzaile dogun Jaungoikoari uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:

-         Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: sufrimentu artean bizi diranen abotsa eta benetako laguntzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

-         Herrialde  eta pentsakera guztietako gizon-emakumeen alde: alkar-ulertzeko eta bakerako bideak zabaldu dagiezan. Egin dagigun otoitz.

-         Para que los que sufren incomprensión e injusticia a causa de la búsqueda de la justicia y de la paz reciban nuestro apoyo y reconocimiento. Egin dagigun otoitz.

-         Para que los cristianos que formamos la Iglesia no seamos motivo de desconfianza y transmitamos la alegría de una fe solidaria y viva. Egin dagigun otoitz.

Entzun, Aita ona, zure seme-alaben otoitza. Askatu gagizuz maitatzea galazoten deuskun norkeria guztietatik eta lagundu egiguzu eguneroko bizitzea fedez eta itxaropenez bizi izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            “Jagi zaitez eta zoaz etxera”. Perlesidunari esandako berbak geuri dinoskuz une honetan Jesusek. Goazen, adorez beterik, kristau bidea egitera: alkarri parkatzera, besteei zerbitzera, bakea egitera...
            La reunión de los creyentes sólo será para el mundo la “Iglesia de Dios” si es una comunidad de pecadores que viven la alegría de una renovación siempre posible.

            “Jainko gizon eginari...”






URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA

Ni nintzan, Ni,
zure gaiztakeriak garbitzen ebazana.

Isaias Profetearen liburutik (Is 43, 18-19. 21-22. 24b-25)

Honan berba egiten dau Jaunak:
“Ez gogoratu lehenean jazotakoez,
ez gogoratu antzinakoez.
Begira, dana barri egitera noa:
hasia da sortzen,
ez al deutsazue igarten?
Bidea edegiko dot basamortuan,
ibaiak landa lehorrean.
Eta neuretzat eratu dodan herriak
nire gorespena iragarriko dau”.
Behartu egin nozu zeure pekatuekin,
aspertu zeure erruekin.
Nik, ostera, neure kabuz
hondatu nituan zure erruak,
ez nituan gogoan hartu zure pekatuak.

Erantzun-salmoa  (Sal 40,2-3.4-5.13-14)

Osatu nagizu, Jauna,
hoben egina nozu-eta zure aurka.



Bai dohatsu behartsuaz eta dohakabeaz arduratzen dana;
egun gaiztoan onez atarako dau Jaunak.
Jaunak gordeko dau, eta bizirik eukiko,
dohatsu egingo dau lurrean:
ez dau itziko arerioen menpean.

Ohean minez dala, Jauna jako lagun etorriko,
gaitzaldiko ahultasun guztiak kenduko deutsoz.
Hau dinot nik: “Erruki zakidaz, Jauna,
osatu nagizu, hoben egina nozu-eta zure aurka”.

Ni, barriz, osasunean nozu zainduko,
eta zure aurrean betierean eukiko.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa,
betidanik betidaino. Amen, amen.

Jesus ez zan izan batean “bai” eta bestean “ez”;
Haregan danak “bai” egin ziran.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
(2 Ko 1,18-22)

Senideok: Ondo daki Jainkoak zuei berba egitean ez nabilela batean “bai” eta bestean “ez”. Guk, Silbano, Timoteo eta hirurok, iragarri deutsuegun Jainkoaren Seme Kristo Jesus ez zan izan batean “bai” eta bestean “ez”; Haregan dana “bai” izan zan, hau da, Jainkoak baietza emon deutse Haregan agintzari guztiei; horregaitik, Kristoren bitartez ”Amen” esaten deutsagu Jainkoari, Berau goresten dogunean.
Jainkoa da gu eta zuek Kristogan sendotzen gaituana. Berak sagaratu gaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini dau gure bihotzetan, hartuko dogunaren indar lez.

Gizonaren Semeak badau lurrean
pekatuak parkatzeko eskubidea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 2, 1-12)

Egun batzuen ondoren, Jesus Kafarnaumen sartu zan barriro, eta etxean egoaneko barria zabaldu zan. Batu zan jentetzagaz ez egoan inon tokirik, ezta atartean ere. Eta mezua adierazoten eutsen.
Halako baten, elbarri bat ekarri eutsoen lau lagunen artean. Baina jentetzagaitik ezin eben eroan Jesuseganaino. Orduan, bera egoan parean etxegaina zulatu eta zulotik behera eratsi eben elbarria, etzunda egoan ohatilan. Jesusek, hareen sinesmena ikusirik, esan eutsan elbarriari: “Seme, parkatuak dozuz pekatuak!”.
Baziran han jesarrita lege-maisu batzuk, eta hau inoen eurekautan: “Zer jabilk Hau holan? Biraoka jabilk. Nork parkatu eikezak pekatuak, Jainkoak berak izan ezik?”


Baina Jesusek bere barruan hareen gogoetak igarri eta esan eutsen: “Zergaitik dozuez gogoeta horreek zeuen baruan? Zer da errazago, elbarriari "parkatuak dozuz pekatuak" esatea ala "jagi, hartu ohatilea eta zabilz" esatea? Orain ikusiko dozue, bada, Gizonaren Semeak badauala mundu honetan pekatuak parkatzeko ahalmena. Eta esan eutsan elbarriari: "Zeuri dinotsut: Jagi, hartu ohatilea eta zoaz etxera".
Bat batean jagi, ohatilea hartu eta guztien aurrean urten eban. Danak harriturik gelditu ziran, eta Jainkoa goresten eben, esanez: “Ez dogu sekula holakorik ikusi”.