SANTA AGEDAN BEDIAN BATUTAKOA CARITASENTZAT
Urtero  ohi dan moduan, Bedian aurten be talde bat alkartu da etxerik etxe  Santa Ageda kantetan joateko. Denpora txarra egon arren, hogeta piku  lagun batu ziran, eta arrastian hasita gauera arte herri osoan ibili  ziran. 
Lehenago ohiturea zan  arrautza-txorizoak eta baserriko generoa emotea eskean joaten ziranai.  Orain, ostera, dirua batzen da gehien, Bedian, kasurako, 460,00€ batu  dabez. Diru hori Caritaseri emon deutsie, bertan premia handiak  dagozala-ta eta bertako jenteari laguntzeko asmoan.
Igone Etxebarria 
