Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 24 de febrero de 2012

Arratiako Eliza orritxoaren bederatzigarren alea


Programa de Cuaresma 2012, plan pastoral de la Iglesia de Arratia para los próximos cuatro cursos, actividades de kt familiares, etc.
Garizuma, lau urteotarako lan asmoa...



Umeek etxean egiteko fitxaren laguntza:

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 2-10)

    Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendi garai batera eroan zituan eurak bakarrik. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean. Jantziak disdiratsu bihurtu jakozan, zuri-zuri, munduan inork jarri daikezan baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
    Pedrok esan eutsan Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala hemen! Egin dagiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer esaten eban; izan ere, zehatz bildurrak harturik egozan.
    Orduan, hodei batek estaldu egin ebazan, eta ahots batek urten eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue». Eta haretan, ingurura begiratu eta Jesus bakarrik ikusi eben eurakaz, beste inor ez.
    Menditik behera jaisterakoan, ikusi ebenaren barri inori ez emoteko agindu eutsen Jesusek, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte. Agindu hori bete eben, baina alkarri itauntzen eutsoen zer izan ete leitekean «hilen artetik bizte» hori.


Arratia Eliza 2012-2014 

Hona Lemoatik heldu jakun aurkezpena orritxoa aurkeztuteko: