Biziaren mendira igon nahi dot
eta Jaunaren aurrean bizi,
Taborren antzaldatu gura dot
eta nire etxe eta bizilekua han jarri.
Berba biziak entzun gura dodaz,
Eguzki liluragarriaren argitan itsutu,
maitasunaren lainoan sartu gura dot,
Jaungoikoa esku minduez ikutu.
Baina... ez dago Tabor mendirik,
Jesus da Tabor,
erraiak dituan Jaungoikoaren
aintzaren adierazpen;
eta egunero sufritzen diharduen
gizon eta emakumeengan
Jesus-Tabor zain dot eta lagun egiten deust.
No hay comentarios:
Publicar un comentario