Zure misiolari Domund 2024

lunes, 7 de marzo de 2011

Martxoak 8: Miren Artetxe Lemoako emakumeari elkarrizketa (04)

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna berton dogu. Hori dala eta sarrera bildumatxo bat eskeiniko deutsegu gure parrokietako emakume jator talde bati. Igorretik hasita Arratia guztia igaro gura genduke. Hona sarrera barri bat, gaurkoan Lemoaraino goaz eta bertan aurkitu dogu Miren Artetxe. Hona zer dinoskun...

Noiztik zara Jesusen laguna?
Betidanik, familian holantxe bizi izan dogu. Aitaren eredua berezia izan da niretzat.

Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea?
Baten bat beharrizanean ikusi ezkero ahalegina egitea berari laguntzeko, batzutan zuzenean mesedea eginez, beste batzutan otoitzagaz.

Jesusen laguna izateko, zer egiten dozu?
Hainbat alkartetan izena emonda daukat eta diruz laguntzen dodaz. Esate baterako, Misioetako Los Rios aldizkaria be erosten dot.

Jesusengandik,  zer gustatzen zaizu gehien?
Bere laguntasuna betidanik nabaritu dot, egoera gogorrak bizi izan dodaz, baina aurrera urten dogu.


Jesusen lagunen taldea parrokian batzen gara.  Zer gustatzen zaizu  gehien parrokiatik?
Oso pozik nago Lemoako parrokoak mezea ospatzen dauan moduagaz. Maitasun eta errespetu handia erakusten dau.

Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?
Gazteak nagusiei kasu egin beharko leuskie. Ospakizunetan eta errespetua agertu, formal egon eta entzun.
Eguneroko lagunekaz eta etxean zintzoak izan, egia esan, burlarik ez besteei,...

Aholku  bat  Jesusen laguna izateko.
Hurbildu Jesus ezagutzeko, etorri katekesira bera ezagutzeko.

No hay comentarios: