Zure misiolari Domund 2024

sábado, 5 de marzo de 2011

Martxoak 8: Garbiñe Txarterina Zeanuriko emakumeari elkarrizketa (02)

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna berton dogu. Hori dala eta sarrera bildumatxo bat eskeiniko deutsegu gure parrokietako emakume jator talde bati. Igorretik hasita Arratia guztia igaro gura genduke. Bigarren sarrera honetan Zeanurira egingo dogu salto.


 
Zeanuriko Katekesiko 3. mailako Xabier Bouza, Xabier Pereda eta Mikel Santiagok Garbiñe Txarterina andreagaz egon eta itaun batzuk egin eutsietzan.

1. Nor zara? Non bizi zara?
Garbiñe Txarterina.Otserimendiko Pagai baserrian.

2. Jesusen laguna zergaitik zara?
Jesus oso ona dalako, eta nik be Jesusen antzekoa izan nahi dodalako.

3. Zure ustez, zein da Parrokiak daukan gauzarik onena?
Eukaristia.

4. Zelan hartzen dozu parte Parrokian?
Mezatara joanez, zeremonian lagunduz eta Karitas arloan.

5. Ze lan egiten dozu Karitasen?
Erropak batu ez daukienentzat, jostailuak umeentzako eta janaria.

Entrebista egileak: Xabier Bouza, Xabier Pereda, Mikel Santiago.

No hay comentarios: