Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 12 de diciembre de 2018

Gabon, haurtxo bat jaio da

Gabon kanta zoragarri honen letra eta musika, bideo eta guztiz.




Klikatu izenburuan musika entzuteko
Clic en el título para escuchar la música

Gabon, haurtxo bat jaio da,
bere etxetik kanpora,
ama pobre batengandik
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta aitak ez du lanik.

Aitak ez du lanik eta
erbestean aurkitzen da
latza da hala beharra
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta haurraren negarra.

Inork ez du ulertu,
premiak ditu behartu,
nonbaitera behar eta
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta hain daude bakarrik.

Haibat gauzaren beharrez,
ezbeharraren gogorrez
pobreak hala beharrik
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta hain daude bakarrik.

Historia berria da
noiznahi berritzen da-eta
pobreen anparurik eza
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta bajuen tristeza.

Eta bajuen tristeza,
bakardade ta bajeza
zenbatek duen sufritzen
ai, ai, ai, ai, ai eta ai
eta gaua ez da argitzen.


No hay comentarios: