Eukaristiaren ospakizuna arrantzale egunean Bermeon

lunes, 25 de noviembre de 2019

Gure bizitza birnorabidetu Reorientar nuestra vida: Jose Antonio Pagola



GEURE BIZITZA BIRNORABIDETU

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ez da beti erraza izaten, bizitzako uneren batean senti genezakeen ondoez eutsi eta sakon horri izen bat ematea. Hori aitortu izan didate, behin baino gehiagotan, bestetik, «gauza desberdin baten» bila, «argi berri baten» bila, agian beraien eguneroko bizitzari beste kolore bat ematen ahal liokeen esperientzia baten bila zebiltzanek.

domingo, 24 de noviembre de 2019

Goazen Arantzazura

Abenduaren 14an, ARANTZAZURA.

El 14 de Diciembre, a ARANTZAZU

Dei bat heldu zaigu sarean eta ahoz aho dabilena, Gipuzkoako Kristauak taldearena: Arantzazun elkartzeko deia, Eukaristia batean, Arantzazun, Elizbarrutiko egoera dela eta. Gonbite horri baietz erantzun nahi diogu idazki hau sinatzen dugunok, Gipuzkoako parrokietan pastoralgintzan gabiltzan andre-gizon laikoak eta herrigintzan ari garenak.

Jesusen agurra "zuon alde, guztion alde" Igorreko familia ospakizunean


Igorreko familia talde handi bat alkartu da zapatuan otoitzean, kantan eta lagun giroan gure parrokian.
Abadeak Jesusen agurra bere ikasleei zelakoa izan zan kontatu deusku. Guk be etxetik, fitxa baten, agur bat zelan egin ekarri dogu margoztuta eta azalduta.
Jesus guztion alde bizi izan zan eta bere oroigarriak itxi euskuzan hil aurretik: ikasleei oinak garbitzea (laguntzea) eta ogia eta ardoa konpartitzea (mezatan).

sábado, 23 de noviembre de 2019

emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazinoarteko eguna dala-eta

Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Karidade eta Zuzentasunerako, Misinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzek eta Caritasek agiria kaleratu dabe datorren astelehenez, azaroak 25, ospatuko dan emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazinoarteko egunaren inguruan. Idazkian, besteak beste, zera esaten dabe:


Kanta pobreziaren kontra: bideoa! el vídeo!


Kanta pobreziaren kontra: artistaz bete da Igorreko Lasarte aretoa. 300 voces contra la pobreza
Pobreen aldeko Munduko Egunaren inguruan hirugarren aldiz antolatu dabe ekintza solidarioa Arratian, Caritas Arratiak deituta. Aurten kantaldi solidarioa. 300 lagun inguru batu dira Igorreko Lasarte aretoan.

viernes, 22 de noviembre de 2019

Indartsu hasi da Azoka solidarioa Igorren Indautxuko jantoki sozialaren alde

Indartsu hasi zan atzo –eguena, azaroak 21- eta datorren eguenez jarraituko dau –azaroak 28- era bateko eta besteko gauzen bilketa Igorren arratsaldeko bostetatik iluntzeko zortzietara, abenduaren 19an –eguenez- eta ordutegi berean, salgai jarteko. “Gazte solidarioak” taldeak sustatutako jarduera honetarako gauzok Arantzazurako norabideko autobusaren markesinaren ostean dagozan arkupeetara (Lehendakari Agirre kalea) eroan daitekez. Hantxe batuko dira eta baita saldu be.

lunes, 18 de noviembre de 2019

Oroit zaitez nitaz Acuerdate de mí: Jose Antonio Pagola



Lukasen kontakizunaren arabera, inguruan dituenen iseka eta mespretxu artean bizi izan du Jesusek bere hilzoria. Ematen du, inork ez duela ulertu haren bizitza. Ematen du, inork ez duela atzeman, ez haren buru-eskaintza sufritzen ari direnen alde, ez haren barkazioa errudunen alde. Inork ez du ikusi haren aurpegian Jainkoaren begiratu errukitsua. Ematen du, inork ez duela sumatu haren heriotzan inolako misteriorik.

domingo, 17 de noviembre de 2019

Jesusen agurra "zuon alde, guztion alde" Arteako KT familia ospakizunean San Martinen gerizpean

Eguraldi hotza eta euritsua ez da izan arazoa Arteako familia talde bat alkartzeko otoitzean, kantan eta lagun giroan, Etxezarrago San Martin ermitean. Abadeak Jesusen agurra bere ikasleei zelakoa izan zan kontatu deusku. Guk be etxetik, fitxa baten, agur bat zelan egin ekarri dogu margoztuta eta azalduta. Jesus guztion alde bizi izan zan eta bere oroigarriak itxi euskuzan hil aurretik: ikasleei oinak garbitzea (laguntzea) eta ogia eta ardoa konpartitzea (mezatan).



Nor zan San Martin?

Alkartasun Azoka Igorren Mercadillo solidario en Igorre

 "Lehen azoka solidarioa". Primera edición de mercadillo solidario.

Azaroaren 21ean eta 28an ( 5 etatik 8 etara) hainbat objektu bilduko ditugu eta abenduaren 19 an jarriko ditugu salgai.

jueves, 14 de noviembre de 2019

Pobreen Eguna 2019



Frantzisko Aita Santuaren mezua Pobreen III. Mundu Jardunaldirako 
Mensaje del Papa Francisco para la tercera Jornada Mundial de los Pobres
Bertsoak: Pobreziak baditu