Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 23 de noviembre de 2019

Kanta pobreziaren kontra: bideoa! el vídeo!


Kanta pobreziaren kontra: artistaz bete da Igorreko Lasarte aretoa. 300 voces contra la pobreza
Pobreen aldeko Munduko Egunaren inguruan hirugarren aldiz antolatu dabe ekintza solidarioa Arratian, Caritas Arratiak deituta. Aurten kantaldi solidarioa. 300 lagun inguru batu dira Igorreko Lasarte aretoan.

Klikatu hemen argazkiak ikusteko
Cilc aquí para ver las fotos


Jon Enbeitak, Rafa Rueda musikariak eta Txus Aranburuk kontzertu solidarioa eskaini dabe gaur Igorreko Kultur-etxean, euren azken diskoko kantuak abestuz. Eurokaz batera jardun dabe EALE dantza-taldeak, Igorreko Andra Mari koralak eta KTko (katekesiko) gazte eta guraso kantariek, kitarraz eta guztiz. Musika eta kantuez gainera, Caritasek Indautxun daukan gizarte jantokiko arduraduna dan Gema Orberen lekukotasuna entzuteko aukera izan dogu. Batu dan dirua Bizkaiko gizarte jantokietara zuzenduko da.





Caritas Arratia ha organizado por tercera vez un acto solidario en el marco del Día Mundial por los Pobres. Este año un recital solidario. Alrededor de 300 personas se han reunido en la sala Lasarte de Igorre.

Jon Enbeita, Rafa Rueda y Txus Aranburu han ofrecido hoy un concierto solidario en la casa de cultura de Igorre. El grupo de baile EALE, la coral Andra Mari de Igorre y los cantores de jóvenes y padres del KT (catequesis) han actuado acompañados de guitarras. Además de música, bailes y canciones, hemos podido escuchar el testimonio de Gema Orbe, responsable del comedor social de Cáritas en Indautxu. El dinero recaudado se destinará a los comedores sociales de Bizkaia.


Arratiak pobreziaren kontra kanta egingo du gaur Igorren

Jon Enbeita eta Rafa Rueda arituko dira, Cáritas Arratiak Pobreziaren Eguna ospatzeko antolatuko ekimenen artean, Iker Ugarteren barri bat.

Bizkeliza.org
Igorre- Caritas Arratiak, Pobreziaren Eguna ospatzeko elkartasun kontzertu bat antolatu du. Gaur, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Jon Enbeita, Rafa Rueda eta Txus Aranburu arituko dira kantaldian, lehenengoaren Iraungo dut, bere azken diskaren kantak, eta aspaldikoak ere abesten. Kanta pobreziaren kontra izango da ekimen honen leloa. Baina egunak beste gonbidatu batzuk ere izango ditu.

Zentzu honetan, Caritasetik antolatutako kantaldian, EALE Dantza Taldea, Igorreko Andra Mari abesbatza eta Arratiako KTko abeslariak ere arituko dira elkartasun kontzertuan. Arratiako elizatik dioten bezala, alde batetik “pobreen egoera salatzeko aukera bat izango da”. Beste alde batetik, jantoki sozialentzako laguntza lortuko da. Gainera, Genma Orbe igorreztarra eta Caritaseko langileak egongo dira;jantoki sozialetan egindako lanen nondik norakoak azalduko dituzte.

Kotxea herriz herri gonbidatzen
Sarrera librea izango da aforoa bete arte, baina borondatea eskatuko da laguntzeko. Bizkaiko jantoki sozialetara bideratuko du Caritasek batutako diru guztia. Gainera, ekitaldiak Bedia eta Zeanuriko udalen babesa dauka. Ospakizuna larunbatean ere egingo da, Arratiako parrokia eta ermitetan kanpai hotsarekin 12:00etan, “gure axolagabekeriatik esnatzea deituz”, azaltzen dute . Igandean, Arratiako meza eta ospakizun guztietan, “gai honen inguruan otoitz egingo da eta Bizkaiko jantoki sozial horien-tzako bilketa berezia egingo da”, diote elizatik. - I. Ugarte


www.bizkaie.biz

Begitu aldizkarian

Caritas Arratia ha organizado un concierto solidario con motivo del Día de la Pobreza, el próximo 15 de noviembre viernes, a las 19:00, en la Casa de Cultura de Igorre con el título Kanta pobreziaren kontra (Cantemos contra la pobreza).

Este es el programa:

-Jon Enbeita que cantará acompañado por Rafa Rueda y Txus Aranburu

-El grupo de danzas EALE

-La coral de Andra Mari de Igorre

-Chavales cantantes de la KT de Arratia

-Gema Orbe, trabajadora de Cáritas nos dará su testimonio personal del trabajo en los comedores sociales.

La entrada será la voluntad y todo lo recogido irá destinado a los comedores sociales de Bizkaia.

El acto tiene el apoyo de los Ayuntamientos de Zeanuri y Bedia.

Las celebraciones continuarán el sábado, 16 de Noviembre, con el toque de campanas en parroquias y ermitas de Arratia a las 12:00, llamándonos despertar de nuestra indiferencia.

El domingo, 17 de Noviembre, en todas las misas y celebraciones de Arratia, se rezará sobre este tema y se hará una colecta especial para los dichos comedores sociales de Bizkaia.

Erdu!


 Caritas Arratiak Pobreziaren Egunaren harira elkartasun kontzertua antolatu du datorren azaroaren 15ean, ostirala, 19: 00etan, Igorreko Kultur Etxean, Kanta pobreziaren kontra (Cantemos contra la pobreza) izenburuarekin.

Hau da programa:


- Jon Enbeitak Rafa Rueda eta Txus Aranburu izango ditu lagun kantuan


- EALE dantza taldea


- Igorreko Andra Mari abesbatza


- Arratiako KTko abeslariak


- Gema Orbe Caritaseko langileak jantoki sozialetan egindako lanaren testigantza pertsonala emango digu.


Borondatea izango da sarrera, eta bildutako guztia Bizkaiko jantoki sozialetara bideratuko dute.


Zeanuriko eta Bediako udalen babesa du ekitaldiak.


Ospakizunek larunbatean, azaroak 16, jarraituko dute, Arratiako parrokia eta ermitetan kanpai hotsarekin 12: 00etan, gure axolagabekeriatik esnatzea deituz.


Igandean, azaroak 17, Arratiako meza eta ospakizun guztietan, gai honen inguruan otoitz egingo da eta Bizkaiko jantoki sozial horientzako bilketa berezia egingo da.


ERDU!

No hay comentarios: