Sormena, batasuna, poza
Mendekoste 26
Espiritu santua
kendu bildur dena,
martxan ipini eizu
geldi dagoena,
zaharra barriztatu
sutu sinismena,
Espiritu santua
opatu sormena.
Ezbardin izan arren
bat etorkizuna,
bestearen aldea
argitzen deuskuna,
gure banaketaren
zu zara jostuna
Espiritu santua
lortu batasuna.
Arantzarik gabeko
ez dago larrosa,
tristuraz, poztasunaz,
bizitza guk osa,
gaur negarretan bada
bihar kanta, goza:
Espiritu santua
emon zure poza!
Doinua: Errota
zahar maitea
Berbak: Jose Mari Kortazar
No hay comentarios:
Publicar un comentario