Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 15 de agosto de 2021

Andra Mari 2021 mozalagaz

Zilegi da Andra Mari ospatzea egoera honetan? Zilegia eta beharrezkoa. Zilegia da osasun neurriak eta pertsona arteko tarteak jagoten badira. Zilegia da arauak betetzen badira. Zilegia da pandemiak hildakoak gogoan badoguz. Zilegia da arduraz eta erantzukizunez ospatzen badoguz.

 

Zilegia eta beharrezkoa. Beharrezkoa gure esperantzari eusteko. Beharrezkoa gure gogoa jasoteko. Beharrezkoa Jainkoak bere berbea betetzen dauela gogoratu, ospatu eta bizitzeko.

Gora Andra Mariak!


Andra Mari 2021 con mascarilla

¿Es lícito celebrar la fiesta de Andra Mari en esta situación? Legítimo y necesario. Es legítimo si se vigilan las medidas de salud y las distancias interpersonales. Es legítimo si se cumplen las normas. Es legítimo si se recuerda a los muertos por la pandemia. Es legítimo si lo celebramos con responsabilidad y compromiso.

Legítimo y necesario. Necesario para mantener nuestra esperanza. Necesario para elevar nuestro ánimo. Necesario recordar, celebrar y vivir que Dios cumple con su palabra.

Gora Andra Mariak!

 

Mariarengan esperantza gauzatu egiten da. Jainkoak gure gizatasunean hartzen dau parte eta gure gizatasunaren bitartez egiten dau lan. Maria eta Isabel lehengusinen arteko bat egiteak poza, alaitasuna, itxaropena eta esperantza zabaltzeko gonbitea dira. Nori? Gaur egungo gizon emakumeari. Zergaitik? Jesus bera dalako gure poza.

         Guk be dei hori daukagu Mariaren bitartez. Jainkoaren erregetza edo erreinuan lankide izateko deia. Mariaren bitartez gauzatu zan legez, holan be, gure bitartez zabaldu daiteke. Bidean gura gaitu Jainkoak, gure bizitzan egin dauzan ederrak zabalduz, berak guregana daukan maitasun horrek sortzen dauan pozaz jantzirik.

         Mariari jai asko eskeintzen deutsaguz. Bere zeruratzearen jaia, gaurko jai handia, jai guzti horreen sintesia dogu. Mariaren pazko-jaia da. Kristo Jesusek zabaldu euskun atea igaroz. Gure Pazkoa be ospatuko dala gogoratzen deusku, eta horregaitik bera zoriontsu eta gu zorioneko. Bizi daigun zoriontasun hau bizitzaren nekeen artean eta nekeak arren.

 

No hay comentarios: