Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 10 de agosto de 2021

San Lontzo jaia eta ermitea Zeanurin 2021: bideoa eta argazkiak

 

Arratiako San Lontzo ermitean, Otzerimendiko kofradian, ospatu dogun mezaren bideoa eta argazkiak

Si no puedes ver bien el video clic aquí mismo

2020 

Gaixo larri honi aurre eginaz, hamarnaka eleiztar batu da San Lontzo ospatzeko Otzerinmendiko bere ermitean. Eleizpe bietan ipini dira bankuak, barruan ezin sartu jendea eta, aforo arazoengaitik. Eskertu dau jendeak kanpoan ospatzea mezea.

 

Klikatu hemen 2019/2020.eko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver más fotos de 2019/2020 

Kanpai hotsek deitu deuskue mezatara.

Txistulariek alaitu dabe meza ostean.

Aurtengo maiordomoak bere beharra maitutzat emon dau. Datorren urtean beste bi izango dira basozain eta maiordomo.

Carisaek deituta, Luzatu eskua pobreari kanpainan be parte hartzeko aukerea izan dogu.

Luzatu eskua pobreari

(Pobrearen eguna 2020)

 

Doinua: Errota zahar maitea

 


Arratiko tranbiak

dagigu aldarri:

lozorrotik izartu,

ekin bideari.

Bizitzan, zalantzetan

Jesus da gidari

eta zure eskua

emon pobreari.

 

Bedian da bidea

hasteko lekua,

herriz herri zabalduz 

albiste freskua: 

mundu erdi sufritzen

bizitza estua,

gaixo ta pobreari 

luzatu eskua. 

 

Gaixo larri honegaz

ezin besarkatu,

begietan malkoak

itsaso olatu.

Munduan gose, gerra

amaitu ez jaku:

Gaixo ta pobreari 

eskua luzatu.

 

Hona zer entzun neban

non? eta Artean.

Txoritxu bat kantari

plazako artean: 

gaixo eta pobreak

dagozen artean

alkar emon eskua

guztion artean.

2019

 

Hona hemen aurtengo San Lontzo 2019 jaia ilustratzeko erretratu batzuk.
Eguraldia, ba horixe, esku baten sua eta bestean ura agertu jaku Lontzo aurten.
Argazkiak: Jon Urutxurturi esker jaso doguz.





Klikatu hemen argazki guztiak ikusteko
Clic aquí para ver más fotos


Argazkiak 2017 eta 2018 urtekoak dozuz!            

           -1-



Ez dakit ondo osatzen garen

sinesmenez edo fedez,

Aita Santuak esan dauena

ausnar dagigun mesedez,

gaurko mundua ipini dogu

hankaz gora ta aldrebes,

pobreak holan geratu dira

ez laguntza ta ez babes,

mundu hontako ondasun gehien

2018
gitxi batzuk jaten dabez.


San Lontzo 2017

                        -2-
Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.

San Lontzo 2017

                        -3-

Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.

 

No hay comentarios: