Jerusalemerako bidean gora doa
Jesus. Ebanjelariak diosku «jende asko
zuela bidelagun». Halaz guztiz, Jesusek ez du ametsik egiten. Ez da
engainatuko jendearen gogo bero erraz bat nabaritzean. Jende bat kezkaturik
dabil gaur egun, kristauen kopurua beheraka doala eta.
Bere jarraitzaileen
kopurua baino gogokoago zuen Jesusek jarraitzaileen kalitatea.
Bat batean, «itzuli» eta jendetzari hitz egiten hasi da, berari bihotz argiz
eta erantzulez jarraitzeak dituen eskakizun konkretuez. Ez du nahi jendeak
nolanahi jarrai diezaion. Jesusen ikasle izatea erabaki bat da, pertsonaren
bizitza markatuko duena.
Jesusek lehenik familiaz hitz egiten
die. Jende hark nork bere familia du: gurasoak, andrea eta seme-alabak,
anai-arrebak. Bere izakirik maiteenak ditu horiek, bihotzekoenak. Baina
familiako beharrak alde batera uzten ez badituzte, berarekin lan egiteko giza
familia bat sustatzen, odolean oinarritua ez, baizik zuzentasunez eta
solidaritatez eraikia, ezin izango dira beraren ikasle.
Jesus ez da ari familia desegiteaz,
ez da ari familiako maitasuna eta bizikidetasuna ezabatzeaz. Baina norbaitek
gauza guztien gainetik familiaren ohorea edo ondasunak edo ondarea edo
familiaren ongizatea ipintzen badu, halako hura ezin izango da Jesusen ikasle,
ezin lan egingo du berarekin mundua gizakoiago egiten.
Are gehiago. Norbaitek gogoan bere
burua eta gauzak bakarrik baditu, edo bere ongizateaz gozatzeko bakarrik bizi
bada, edo bere onuraz bakarrik arduratzen bada, ez dadila engaina: halako hura
ezin izan da Jesusen ikasle. Barne askatasuna falta zaio, Jesus aintzat hartu
ahal izateko koherentzia eta erantzukizuna falta zaio.
Jesusek hitz egiten jarraitzen du,
gordin: «Nire ondoren bere gurutzea ez
daramana ezin izan da nire ikasle». Norbait gatazkei eta arazoei ihes
eginez bizi bada, norbaitek arriskuak eta ezbeharrak bere egiten ez badaki,
norbait prest ez badago sufrimenduak jasateko Jainkoaren erreinuagatik eta
haren zuzentasunagatik, halako hura ezin izan da Jesusen ikasle.
Ezin izan da inor kristau nolanahi.
Ez ditzagun nahasi kristau-biziera eta Jesusi apal baina erantzukizunez
jarraitzea desitxuratzen eta edukiz husten dituzten bizitzeko moduak.
Harritzekoa da Frantzisko aita
santuaren askatasuna, Jesusen ikasleekin zerikusi gutxi duten kristauen estiloak
salatzean: «manera oneko, baina jokabide txarreko kristauak», «museoko
kristauak», «kasuistikaren hipokritak», «haizearen kontra bizitzeko gai ez
diren kristauak», kristau «ustelak», gogoan beren burua bakarrik dutenak,
ebanjelioa hots egiten ez duten «kristau heziak»…
Jose Antonio Pagola
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Lagundu bizitzen Jesusen jarraitzaile on
bezala. Bidali hau.
2019ko irailaren 8a
Urteko 23. Igandea C
Lukas 14,25-33
NO DE CUALQUIER MANERA
De pronto “se vuelve” y comienza
a hablar a aquella muchedumbre de las exigencias concretas que encierra el
acompañarlo de manera lúcida y responsable. No quiere que la gente lo siga de
cualquier manera. Ser discípulo de Jesús es una decisión que ha de marcar la
vida entera de la persona.
Jesús les habla, en primer lugar de la
familia. Aquellas gentes tienen su propia familia: padres y madres, mujer e hijos,
hermanos y hermanas. Son sus seres más queridos y entrañables. Pero, si no
dejan a un lado los intereses familiares para colaborar con él en promover una
familia humana, no basada en lazos de sangre sino construida desde la justicia
y la solidaridad fraterna, no podrán ser sus discípulos.
Jesús no está pensando en deshacer los
hogares eliminando el cariño y la convivencia familiar. Pero, si alguien pone
por encima de todo el honor de su familia, el patrimonio, la herencia o el
bienestar familiar, no podrá ser su discípulo ni trabajar con él en el proyecto
de un mundo más humano.
Más aún. Si alguien solo piensa en sí
mismo y en sus cosas, si vive solo para disfrutar de su bienestar, si se
preocupa únicamente de sus intereses, que no se engañe, no puede ser discípulo
de Jesús. Le falta libertad interior, coherencia y responsabilidad para tomarlo
en serio.
Jesús sigue hablando con crudeza: “Quien
no lleve su cruz detrás de mí, no puede ser mi discípulo”. Si uno vive
evitando problemas y conflictos, si no sabe asumir riesgos y penalidades, si no
está dispuesto a soportar sufrimientos por el reino de Dios y su justicia, no
puede ser discípulo de Jesús.
No se puede ser cristiano de cualquier
manera. No hemos de confundir la vida cristiana con formas de vivir que
desfiguran y vacían de contenido el seguimiento humilde, pero responsable a
Jesús.
Sorprende la libertad del Papa
Francisco para denunciar estilos de cristianos que poco tienen que ver con los
discípulos de Jesús: “cristianos de buenos modales, pero malas costumbres”,
“creyentes de museo”, “hipócritas de la casuística”, “cristianos incapaces de
vivir contra corriente”, cristianos “corruptos” que solo piensan en sí mismos,
“cristianos educados” que no anuncian el evangelio...
No hay comentarios:
Publicar un comentario