Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 27 de septiembre de 2021

Artea: Elexabeitiko San Migel ermitea: Xipri Arbelbide

Xipri Arbelbide iparraldeko abadeak Arteako San Migel ermitako argazki zahar bezain dotore bi bialtzen deuskuz, testu labur bategaz. Eskerrik asko Xipri eta jarraitu Arratiako gauza polit honeek gugaz konpartitzen.

Aurten mezea, bere egunean, irailak 29, eguaztenean, aurten bere ermita konpondu barrian. Gogoratu aforoa %70ekoa dala barruan osasun arazoengaitik. Aurten mezea 11:00etan ospatuko dogu.



Lehen Euskaldun sinesdunak ikusten ditugu gureak iduriko elizetan biltzen , gotikoak,  ez bada erromanikoak.

Elizak eraikitzeko behar zen sinesdun mordo bat, eta banan banan dira konbertiru gure arbasoak.
Jondoni Pauloren garaietan bezala zenbaiten etxeetan biltzen ziren lehenak.


Taldea handitzearekin eraiki zituzten lehen elizak, beren etxeak iduriak, lurrez eta lastoz.
Ondotik taulaz eta zurez, geroagoko etxeak bezala. Hauen lekuko da Elexabeitiako ermita.
Honen dorrea eraiki zutelarik etxeak ere zur eta taulazkoak ziren.


Bi argazki hauek, 19. mende ondarrekoak dira. Bat ikusi nuen duela zenbait urte
VASCONIA Buenos Airesetako Euskaldunen aldizkarian. Euskomediaren esku dago.
Bestea Bizkaiko Diputazioak dauka, kultura sailean.


 Xipri Arbelbide

No hay comentarios: