Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 27 de septiembre de 2021

San Migel eguna Igorreko Ermitean. 1985



Aurten mezea eguaztenean, irailak 29, 12:30etan. Erdu! 
San Migel egunez, Igorreko (Turtureko) San Migel ermitan erromeria ospatzen da. 1985. urtean geu be han izan ginan eta geugaz batera Bonifazio Arandia "Fasio" trikitilari handia hauspoari eraginez. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea



Benetan gizon berezi eta maitagarria Fasio: Kepa Artetxek berak be lagun handitzat eukitakoa. Beragaz batera, beste lau andra ikusi geinkez jantzan laukoteka gurutzetara. Jantzi gorriagaz dagoana  Mari  eta aurrez-aurre  bere koinata Mari.

Fasioren andrea, Juanita Artabe dogu eta bere parean Damiana, Luis Bilbao "Lutxue"-n emaztea.

Araonako eta puntapioetan arazo barik ekiten deutsie dantzateari, baina baltseora heltzerakoan arazoak sortzen jakez euretariko batek ez dakialako bueltaka dantza egiten.

Ondoren, Luitxue ikusi geinke. Kepa Artetxek hamabi urte ebazala leku berean ikusi eban zelan belaunekaz markatzen ebezan pasuen amaierak. Luitxue kamara aurrean arrotz sentitzen zan arren, Kepak berak konbentzitu eban horretara.


Jatorrizko bertsioa, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearena, aldatu egin dogu eta zuzendu, Igorreko infomanteen eritxia kontuan harturik (Arratia.tk blogaren ohartxoa).

No hay comentarios: