Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 2 de septiembre de 2021

Gora San Antolin!

 Gaur ospatzen da San Antolin. Osasun egoera dala-eta, leku askotan ez da eleizkizunik izango. Diman, Oban ospatuko da mezea eguerdiko 12etan. Igorren parrokiko mezatan gogoratuko da, arrastiko 7etan. Dana dala, santu hau ez daigun ahaztu, hona aspaldiko ospakizunetako argazki bildumea.


Argazkiak 2019: San Antolin ugari Arratian: Lemoa, Dima, Igorre eta Artea


Dima, Igorre eta Lemoako argazkiak.
Irailaren 2an ospatzen da liturgian santu hau, baina gero lekuan lekuko egunez dira ospakizun ezbardinak. Hona santu honen zehaztasun batzuk Arratian zehar.
2019. urteko argazkiak eta bideoak ikusteko klikatu hemen
Clic aquí para ver fotos y vídeos de 2019


Lemoa.

Hemen izango da jairik handiena, bere egunean, goizeko 12:00etan mezeagaz.

Lemoatxen San Antolinak ospatzen dira.


Alde batetik ermitan ospatu mezea eta ostean luncha; eta bestetik baba lapikoen lehiaketa, lagun arteko bazkaria eta erromeria Jokaldigaz.

Dima



Obako auzoan ospatzen dira honeek. Mezea santuaren egunean bertan, astelehenean izango da 12:00etan.

Hona lehengo urteetako argazki batzuk: klik hemen.


Igorre



Hemen mezea, domekaz ospatuko da, eguerdiko 12:00etan. 
Hona ermita honen azalpena:
San Antolín. Se sitúa en un paraje elevado a las faldas de la sierra de Aramotz, en el barrio de Garai. Su origen se remonta al siglo XVII y es de marcado estilo popular. Es un templo pequeño de planta rectangular construído en mampuesto con esquinazos de sillarejo. La puerta se halla enmarcada en un enrejado tallado en madera y protegido por un pórtico que cuenta con una campana. Como imaginería tiene las figuras en talla popular del santo titular, de Santa Marina y de San Lorenzo.

Artea

Hemen ez da jaia ospatzen gaur egun, baina bere irudia da ko-patroia San Martinegaz, San Martin ermitean.




No hay comentarios: