Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

sábado, 22 de junio de 2019

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

“Ekin eragin,bat egin”“Tu cambio nos une”


Zer egiten dau Caritas Arratiak? ¿Qué hace Caritas Arratia? Klikatu hemen. Clic aquí mismo.


Ekitaldi honetan bide polita egin dugu. Gogoan izango duzue, gure kristau komunitateak pertsona pobretuekiko daukan konpromisoari balioa eman nahi izan geniola hasieran; gainera, gizarte hobe eta solidarioago bat eraikitzeko lanean daukagun eragina eta eraldatzeko gaitasuna azpimarratu genituen. Ondoren, borondatezko konpromiso horrek gure barnean eragiten zituen aldaketei ere erreparatu genien; izan ere, errealitateari aurre egiteko daukagun modua ere aldatzen du, eta konturatzen gara gure erabaki txikietako askok justizia lortzeko bidean aurrera egiten laguntzen dutela.

Oraingo honetan, beste aurkikuntza bat partekatu nahi dugu: Sakon aldatzen gaituen karitatezko konpromiso honek, gainera, elkartu egiten gaitu. Gure artean lotura estuak sortzen ditu, proiektu eta egiteko komun baten partaide baikara: Justiziaren alde lan egitea, lehenengo komunitateen ereduari jarraituz (“Sinestun guztiak egoten ziren elkarrekin eta zeukatena partekatzen zuten”. Hc 2,44), kristau komunitate solidario, bateratu eta alaiak. Ebanjelioa iragartzeko egoerarik onena.

Kartelean adierazi dugu, gure eskuak lotzeko keinu xumearen bidez, egiteko solidario honek ematen digun indarra eta konplizitatea adierazteko. “Ekin, eragin, bat egin” leloa jaunartzeari, topaketari, besarkadari, hazkundeari eta alaitasunari buruzkoa da. Maitasun, anaitasun, lasaitasun eta umiltasunezko keinua da. Caritasen izenean partekatu nahi dugun besarkada da. Probatu eta zabaltzera animatu nahi zaitugu.

“Tu cambio nos une”

Hemos recorrido durante este curso un bonito camino. Como recordareis, comenzamos poniendo en valor el compromiso de nuestra comunidad cristiana con las personas empobrecidas, subrayando con alegría, la importante capacidad de transformación e incidencia que tenemos en la construcción de una sociedad mejor, más solidaria. Nos detuvimos después para percibir que ese compromiso voluntario también producía cambios profundos en nuestro interior, en la manera en la que percibimos y afrontamos la realidad, haciéndonos conscientes que muchas de nuestras pequeñas decisiones pueden desplazar la balanza de los valores hacia la justicia.

En esta ocasión afrontamos, compartimos y celebramos un tercer descubrimiento: este compromiso caritativo que nos cambia profundamente; además, nos une. Genera entre nosotros lazos, fuertes vínculos al reconocernos y sentirnos comunidad compartiendo proyecto y misión: trabajar por la justicia, siguiendo el ejemplo de las primeras comunidades (“Todos los creyentes se mantenían unidos y ponían lo suyo en común”. Hc 2,44), comunidades cristianas solidarias, unidas y alegres. No hay mejor escenario para anunciar el Evangelio.

Lo expresamos en el cartel con el sencillo gesto de unir nuestras manos, representando la fuerza, el apoyo y la complicidad que esta apuesta solidaria nos proporciona. “Tu cambio nos une” habla de comunión, de encuentro, de abrazo, de crecimiento y de alegría. Es un gesto cálido, fraterno, sereno, también humilde. Es un abrazo que hoy desde Cáritas compartimos. Te invitamos a que lo puedas probar y repartir.

No hay comentarios: