Domekan Familia Ospakizuna

martes, 15 de febrero de 2022

Urtean zeharreko 7. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.







                                    URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on  Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi!

            Aste osoan ibili gara lanean, bizitzearen burrukan aurrera egiteko asmoz. Eguneroko burruka honek nekatu eta larritu egiten gaitu; eta atsedena hartzea beharrezko egiten jaku, geure buruari begiratu eta gauzak ondo bideratzeko.

            Domekeak, eta ez Meza santuak bakarrik, Jaungoikoagaz eta neba-arrebakin alkartzeko aukerea eskeintzen deusku; eta alkartze honetan, nasaitasuna, eta benetako atsedena eta bakea aurkituko ditugu.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, astean zehar, seguruasko, Jaungoikoaren eta gure neba-arreben aurka zerbait egingo genduan. Horregaitik, domekako Meza honen hasieran, parkamena eskatzen dogu:

            - Jesus Jauna, domekero zure berbizkundea ospatzeko aukerea emoten deuskuzuna.                                     ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus  Jauna,  zure izenean  alkartzen garean  bakotxean gure erdian zagozana. K. E.

            - Jesus Jauna, gizatasun barriaren iturri zaituguna. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA

1 Sm 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23:

            Dabidek Saul erregeagaz euki eban jokabide jatorra gogoratuko jaku lehenengo irakurgai honetan. Gero Ebanjelioan entzungo dogunaren sarrera on bat dogu.


Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa

            Errukitsu eta parkaitzaile dan Jainkoari eginiko gorespen-kantua da, orain abestuko dogun salmoa.

 "Erruki hutsa, dogu Jauna..."



1 Kor 15, 45-49:

            Irakurgai honek joan zan domekako gaiagaz jarraitzen dau: Kristoren eta gure biztuerea. Jesus Jauna dogu betiko bizia Beragan dauan gizaki barria eta gizatasun barriaren iturria.

Lk 6, 27-38:

            Kristau batek ezin dau nasai gelditu inori kalterik ez egiteaz edo besteek egiten dabena egiten dauala-ta. Jaungoikoaren antzeko izaten ahalegindu behar dau. Arerioei ere parkatzen jakin behar dau eta guztiak maitatzen.

            Prestau dagiguzan geure gogo-bihotzak Jesusi entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusegaz bat eginda, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan geure eskariak:

-  Mundu osoan zehar zabaldurik dagoan Eleizearen alde: gure Maisu Jesusengandik ikasi daigula arerioak maitatzen, guztiei parkatzen, guztiekin errukiorrak izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Jaunaren eguna gozatzeko aukerarik ez daukenen alde:  gaixo, espetxeratu, gosez bizi,  maite eben norbait galdu,  eta bakarrik  sentitzen  diranen  alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Nazinoetako agintarien eta, batez be, gertuenak ditugunen alde: ahalegindu daitezala giza eskubideen alde eta zuzentasuna ipinten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde: Jaungoikoa gugaz errukior eta parkatzaile dala ikusirik,  geuk ere alkarri parkatzen ikasi dagigun eta guztiak maite izan dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun egizuz, Jauna, gure eskariak eta zaindu gagizuz zure maitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Eukaristia  amaitu dogu.  Goazen, orain, Jaungoikoaren maitasunean geure etxeko eta lagunekin egun alai bat ospatzera.  Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

            "Eskerrik asko, Jauna..."
            Estrofa: Zure antzera Jauna, gaitezela ibili,
                        zure antzera Jauna, on eginez beti.






                                    URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on  Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi!

            Aste osoan ibili gara lanean, bizitzearen burrukan aurrera egiteko asmoz. Eguneroko burruka honek nekatu eta larritu egiten gaitu; eta atsedena hartzea beharrezko egiten jaku, geure buruari begiratu eta gauzak ondo bideratzeko.

            Dios es misericordia y perdón. Unirse a Dios nos exige lo mismo: amar y perdonar.
            Venimos los domingos a celebrar la eucaristía. Fortalecemos nuestra fe y nuestra esperanza, y tomamos fuerza para seguir el evangelio de Jesús.
            Hagamos fiesta, porque Dios nos ama con amor infinito y nos concede su perdón de Padre-Madre.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, astean zehar, seguruasko, Jaungoikoaren eta gure anai-arreben aurka zerbait egingo genduan. Horregaitik, domekako Meza honen hasieran, parkamena eskatzen dogu:

            - Jesus Jauna, domekero zure berbizkundea ospatzeko aukerea emoten deuskuzuna.   E.J.
            - Jesus  Jauna,  zure izenean  alkartzen garean  bakotxean gure erdian zagozana. K. E.
            - Jesus Jauna, gizatasun barriaren iturri zaituguna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

1 Sm 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23:

            Dabidek Saul erregeagaz euki eban jokabide jatorra gogoratuko jaku lehenengo irakurgai honetan. Gero Ebanjelioan entzungo dogunaren sarrera on bat dogu.
            Como David perseguido, no hagamos mal por mal. Toda vida es de Dios y Él es el único dueño. Hacer el bien es el mejor medio de vencer al mal. Así hizo Jesús.

Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa

            Errukitsu eta parkaitzaile dan Jainkoari eginiko gorespen-kantua da, orain abestuko dogun salmoa.
            El salmo 102  es una de las oraciones más sentidas  e íntimas del salterio: el salmista ha estado enfermo pero Dios  le ha perdonado. La experiencia del perdón le lleva a dar las gracias y a decir con emoción  que Dios es misericordioso, tierno como un padre y conocedor de nuestra debilidad.

 "Erruki hutsa, dogu Jauna..."

1 Kor 15, 45-49:

            Irakurgai honek joan zan domekako gaiagaz jarraitzen dau: Kristoren eta gure biztuerea. Jesus Jauna dogu betiko bizia Beragan dauan gizaki barria eta gizatasun barriaren iturria.
            Jesús es el hombre nuevo, el modelo para todos los cristianos. A Él debemos seguirle.

Lk 6, 27-38:

            Kristau batek ezin dau nasai gelditu inori kalterik ez egiteaz edo besteek egiten dabena egiten dauala-ta. Jaungoikoaren antzeko izaten ahalegindu behar dau. Arerioei ere parkatzen jakin behar dau eta guztiak maitatzen.
            El amor de Jesús, y su perdón alcanzan también a los enemigos. Para todos está abierto su corazón. Los discípulos, los que creemos en Él, debemos seguir el mismo camino.

            Prestau dagiguzan geure gogo-bihotzak Jesusi entzuteko, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusegaz bat eginda, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan geure eskariak:

-  Mundu osoan zehar zabaldurik dagoan Eleizearen alde: gure Maisu Jesusengandik ikasi daigula arerioak maitatzen, guztiei parkatzen, guztiekin errukiorrak izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Jaunaren eguna gozatzeko aukerarik ez daukenen alde:  gaixo, espetxeratu, gosez bizi,  maite eben norbait galdu,  eta bakarrik  sentitzen  diranen  alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Para que en este día del Señor nos dejemos interpelar por la Palabra de Dios, que nos llama a perdonar  y a  dejarnos perdonar. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
          
 -  Por todos los que estamos aquí reunidos, para que seamos personas pacíficas y pacificadora; que donde haya ofensa, que lleve yo el   perdón.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun egizuz, Jauna, gure eskariak eta zaindu gagizuz zure maitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Meza santua amaitu dogu.  Goazen, orain, Jaungoikoaren maitasunean geure etxeko eta lagunekin egun alai bat ospatzera.  Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
            El amor de Dios, es un don que ha sido depositado en nuestros corazones. Vivamos ese amor en la vida de cada día, con aquellos que están junto a  nosotros. Vivamos ayudándonos mutuamente y celebrando el amor de Dios y nuestra amistad.
            Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena.

            "Eskerrik asko, Jauna..."

            Estrofa: Zure antzera Jauna, gaitezela ibili,
                        zure antzera Jauna, on eginez beti.




URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA

            Samuelen liburutik (Sm 26, 2.7 ‑ 9. 12 ‑ 13. 22 –23)

      Egun hareetan, Zifeko basamortura jatsi zan Saul, hiru mila mutil israeldar aukeratuekin, Dabiden bila. Dabid eta Abisai gauez heldu ziran arerioen txabolategira, eta han aurkitu eben Saul, lotan, gurdien erdian etzunda, bere buru ondoan lantzea lurrean sartuta eukala. Abner eta gudariak ere lo egozan, haren inguruan etzunda. Orduan Abisaik honan berba egin eutson Dabidi: «Jainkoak gaur eskuetan jarten deutsu zure arerioa. Itzi egidazu lantzakada batez lurrari josten; ez dau beharko bigarrenik». Dabidek, ostera, Abisairi : «Ez hil! Ezin daitekelako zigor barik gelditu Jaunaren igurtziari eskua ezarten deutsonik».
      Orduan Dabidek hartu zituan Saulen buru aldetik lantzea eta ur ontzia, eta joan egin ziran. Ez zituan inork ikusi, ez zan inor konturatu; ezta itzartu ere; danak lo egozan, Jaunak lo astuna bialdu eutsen‑ta.
      Dabid beste aldera joan zan, eta han urrun gelditu zan, mendi gailurrean, Saulengandik tarte haundia eukala. Handik Dabidek oihu egin eban: «Errege, hona hemen zure lantzea. Bialdu egizu mutil bat honen bila. Jaunak ordainduko deutso bakoitzari egin dauan zuzena eta leiala. Jaunak gaur neure eskuetan jarri zaitu, baina nik ez deutsot eskurik ezarri nahi izan Jaunaren igurtziari».

Erantzun--salmoa       Sal 102, 1-13

     
Erruki hutsa dogu Jauna,
errukia ta maitasuna.

      Ene arima, goratu egizu Jauna, nire barru osoak Haren izen deuna. Ene arima, goratu egizu Jauna, eta ez ahaztu Harek zuri egina.
      Berak parkatzen ditu zure hobenak, osatzen zure gatxak danak;
askatzen dau heriotzatik bizia, emoten deutsu koroetzat grazia eta errukia.
      Errukior da Jauna eta bihozbera, hasarre‑gatxa eta guztiz onbera. Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira, ez deusku ordaintzen gure erruen harira.
      Sortalde‑sartaldeak urrun dagoz alkarregandik,
hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.
Aita bere semeetaz erruki ohi dan bezala, bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.

San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 15, 45-49)

            Senideok: Lehenengo gizona, Adan, bizidun egina izan zan; azkeneko Adan, espiritu bizi-emoilea da.
            Ez da espiritua lehenengo agertzen dana, bizia baino; eta gero espiritua. Lehenengo gizona, lurretik, lurrekoa da; bigarrena, zerutik dator. Lurreko ha zelako, lurrekoak halako; eta zeruko ha zelako, zerukoak halako. Beraz, lurrekoaren antza daroagun lez, eroango dogu zerukoarena ere.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 6, 27‑38)

      Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Hauxe dinotsuet Nik entzuleoi: Maitatu egizuez zuen arerioak; egin on, gorroto deutsuenei; bedeinkatu, madarikatzen zaituenak; egin otoitz, txarto esaten deutsuenen alde. Matraila baten joten zaituanari, eskeini egiozu bestea ere; eta zure soingainekoa kentzen deutsunari, ez ukatu jantzia.
      Eskean datortzunari, emoiozu; zeurea kentzen deutsunari, ez bihurtuazo; egin besteei, eurak zeuoi egitea nahi zeunkeen lez. Maite zaituenak maite izanik, ze esker on zor jatzue? Pekatariak ere maite dabez euren maitatzaileak. Eta on egiten deutsuenei on eginik, ze esker on zor jatzue? Pekatariak ere egiten dabe beste horrenbeste. Ordaina hartzekotan aurrera­turik, ze esker on zor jatzue? Pekatariak ere aurreratzen deutse pekatariei, gero ordaina hartzekotan.
      Zuok, ostera, maitatu egizuez zuen arerioak; egin on eta aurreratu, ordainaren zain egon barik; eta zuen saria haundia izango da, eta Goi‑goikoaren seme izango zaree; Bera ere ona da‑ta gaiztoekin eta esker txarre­koekin.
      Izan zaiteze errukiorrak, zuen Aita errukiorra dan lez.
      Ez epaitu, eta ez zaitue epaituko; ez kondenatu, eta ez zaitue kondenatuko; parkatu egizue, eta parkatu egingo jatzue; emon, eta emongo jatzue: neurri zabala botako jatzue altzora, eta betea, eragina, gainezkakoa. Zeuok erabilten dozuen neurriaz izango zaree neurtuak».





 

No hay comentarios: