Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 21 de octubre de 2018

Alcalde de Igorre rechaza ayudar al pueblo en el mantenimiento de su patrimonio


Herria maite dogulako jagoten dogu ondarea!


Se va a llevar a cabo la reforma del tejado y el pórtico.   El presupuesto son 65.000 €




Los feligreses de Igorre han aportado 15.000 €
Las parroquias de Bizkaia han aportado 15.000 €
La Diputación Foral de Bizkaia 18.000 €
Y aquí la respuesta del Ayuntamiento de Igorre 

Beinat Anzola Uriarte b.anzola@igorre.net

Sobre la petición de ayuda para llevar a cabo los arreglos en la parroquia, os comunico lo siguiente:

El tema se ha examinado en la asamblea del grupo de EHBildu de Igorre. Se han manifestado opiniones a favor y en contra, y tras el debate, se ha decidido no aportar ayuda del ayuntamiento.”


PORQUE AMAMOS NUESTRO PUEBLO CUIDAMOS SU PATRIMONIO

Necesitamos vuestra ayuda. 
Difunde esta información, muchas gracias.

Consejo Pastoral Parroquial




Ahal badozu eta gura badozu egin diru emoitza bat obrak ordaintzeko, hona BBKn gure kontu zenbakia, edo parrokian bertan
Si puedes y deseas hacer una aportación para los gastos de las obras, este es el número de cuenta de la Parroquia Andra Mari de Igorre en la BBK, o en la parroquia

2095 0154 56 9002498928






Teilatua eta elizpea konpontzera goaz:  aurrekontua: 65.000 €



Igorreko Eliztarrak 15.000 € emon dabe
Bizkaiko parrokiek 15.000 € emon dabe
Bizkaiko Foru Aldundiak 18.000 € emon dau
Igorreko Udalari eskatu jako laguntza eta hau erantzun dau:

Beinat Anzola Uriarte b.anzola@igorre.net

Eleizako konponketak burutzeko laguntza eskera dela eta zera jakinarazten dizuet:

Gaia Igorreko EHBildu taldearen asanbladan aztertu dela. Aldeko eta kontrako iritziak azaldu eta eztabaidatu ondoren, udaletik laguntzarik ez ematea erabaki da.”


Herria maite dogulako         patrimonioa jagoten dogu!

Zuon laguntza behar dogu.
Zabaldu hau zure inguruan. Eskerrik asko!

Igorreko Andra Mari Parrokiko Pastoral Kontseilua.
 


 Eleizako konponketak burutzeko laguntza eskera

---------- Forwarded message ---------
From: Beinat Anzola Uriarte <
b.anzola@igorre.net>
Date: jue., 11 de octubre de 2018 17:08
Subject: Eleizako konponketak burutzeko laguntza eskera 
Arratsalde on, 

Eleizako konponketak burutzeko laguntza eskera dela eta zera jakinarazten dizuet:

Gaia Igorreko EHBildu taldearen asanbladan aztertu dela. Aldeko eta kontrako iritziak azaldu eta eztabaidatu ondoren, udaletik laguntzarik ez ematea erabaki da.

Hauxe jakinarazten dizut. 
Besterik gabe asteburu ona izan.

EHBildu eta E.A.J- P.N.V  ko  Zinegotziei

Hartu dogu elizako teilatua konpontzeko eskatu genduan diru laguntzaren erantzuna alkatearen aldetik.
Pastoral Batzordea alkartu da eta hemen agertzen dogu gure ulertezina:
  • Ez dogu ulertzen 4.000 ta piku biztanle dituen herriak, EHBildu asanblada baten ondorioa izatea udaletxearen erantzuna. Beste herritarrek ez dauke ezer esaterik?

  • Ez dogu ulertzen, herriaren bihotzean kokatuta dagoen gure eliza, patrimonio ederrena, zaindu beharrekoa, udaletxeak bertan behera itxi dauela.
Gainera elizpea zabalik dago, herritarren zerbitzurako, sarritan, euria danean aterpe lez . Gazteek hor pasatzen dabez orduek; eta hau tamalez diñogu, hainbat bider gauzak apurtuz, aurten bertan gastu nabarmena egon da, eta ingurua zikinkeriz beteta izten dabe. Garbitzaileak saiatu arren, bariku, zapatu eta domeketan lotsagarri geratzen da. Guzti hau benetan kezkatzekoa da.

  • Ez dogu ulertzen ia 5 miloiko aurrekontua daukan udaletxeak, gauza batzutarako herritarren dirua hain erraz erabiltzen dauana, ONDARE eder baten, euro bat ere ez erabiltea.

  • Ez dogu ulertzen Urkuzuko ermiteari – eta hau ondo ikusten dogu 4.000 €ko laguntza emotea - eta Igorreko elizan, askoz gehiagotan eta jende gehiagok erabiltzen dauena,hutsean gelditzea.

  • Ez dogu ulertzen, hilero lehenengo domeketan, eliztarrak aurrezten ibili garan pertsonak, sarritan edadetuak, aurrekontuei erantzuteko falta jakuzan 17.000 €ak batzeko zenbat domeka beharko doguzan, udaletxearen aldetik laguntzarik ez jasotzeagaitik?

  • Nahiz eta eskuartean darabilgun asuntoan, udaletxeak hartu dauan erabakia ulertu ez, zabalik jarraitzen dogu alkarrizketarako.


          Beste barik, gure agur samiña.

ANDRA MARI PARROKIAREN PASTORAL BATZORDEA

Igorre, 2018.eko Urriaren 16a









No hay comentarios: