Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 13 de octubre de 2018

Tutera eta Olivako Monastegia bisitatu dauz aurten Zeanuriko parrokiko ibilaldiak

La Olivako monastegiaren eleizearen atarian
Zapatuan, urriaren 12.ean, Tuterako huria eta katedrala eta Olivako Monastegia bisitatu dauz Zeanuriko Parrokiko ibilaldiak. Hona kronika laburra eta argazki bilduma!

Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

Urteera goizeko 8etan izango da Txoko Sagarna aurrean.

Tuterara heldu orduko hamarretako ederra egiteko geratu gara bide ertzean.



Mezea Tuterako Klarisen Monastegian. Ederto baten hartu gaitue, pozarren. Bertan bisitatu doguz Durangoko eta Indusi-Dimako klaretar bi. Meza kantatua ospatu dogu eta mojak eurak egiten dabezan krema osasungarriak erosteko aukera izan dogu. Eskerrik asko eurei!



Bazkal aurretik,  Tuterako katedrala eta parte zaharra ikusi eta bertatik paseatzeko aukera izan doguz. Eguraldia lagun toki ederrak ezaguzteko edo gogoratzeko aukerea izan dogu.

Bazkaria Tuteran bertan, La Parrilla jatetxean. Bete bete eginda urten dogu.



Arrastian Olivako Monastegia bisitatu dogu. Gregorio, Urrestilako lekaidea izan dogu gidari. Monastegia, eleziea, klaustroa... Bere bizitza be ezagutzeko aukera izan dogu, nobela bat idazteko modukoa.



Itzultzean paradatxo bat egin dogu bidean, pozarren bueltatuz Arratiara.
Datorren urterako autobus handitxoagoa enkargatu beharko dabe antolatzaileek!

Eskerrik asko euroi!




No hay comentarios: