Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

jueves, 5 de mayo de 2016

Responde Europa erantzun



¿Dónde stá tu hermano, Europa?”, te pregunta Dios o la Vida Buena, como preguntó a Caín. Escucha: “La sangre de todos los muertos grita a tu puerta, porque tú se la cierras. La sangre de más de 7.000 en el Mediterráneo en los dos últimos años me grita desde el fondo de la tierra y del mar. ¿Dónde están los 10.000 niños que entraron en tus fronteras en el último año y han desaparecido? Son tus hermanos, y tú eres su guardián. En su vida se juega tu destino, tu ser, tu vida”. 

Implacable, deportas refugiados de Grecia a Turquía, declarado ahora “país seguro” por decreto, a cambio de oscuros arreglos y transacciones. Niños, mujeres y hombres, seres humanos desamparados. ¿Ni siquiera te inmutas? ¿Crees resolver el problema desviando la ruta de los que huyen y aumentando trágicamente el número de los ahogados en tus aguas del sur? ¿No te importan los muertos, o solo te importan los tuyos? 

No te escudes en confusas y mezquinas distinciones entre inmigrantes políticos y económicos, o entre inmigrantes y refugiados. No apeles a la economía, tú tan generosa con los bancos en quiebra, tú que gastas en armas y ejércitos 3.000 dólares al día. No invoques la seguridad, pues no podrás combatir el terrorismo sin tener en cuenta las causas que lo originaron o los motivos que lo alimentan. Donde hay guerra hay hambre, donde hay hambre hay guerra o la habrá. 

Konzentrazioa Igorren


El hambre es la peor guerra, el peor terrorismo. Están en guerra tus empresas, tus bolsas, tus bancos, tus especuladores, tus paraísos fiscales y tus ricos corruptos. Los que llegan de Afganistán, Irak o Siria piden asilo y pan. Los que llegan de Eritrea, Somalia, Nigeria, Senegal o Libia piden pan y asilo. Recuerda que fuiste inmigrante y refugiado dentro y fuera de tus propias fronteras. ¿Hubieras aceptado que te preguntaran lo que eras? ¿O crees que los flujos disminuirán mientras no desaparezcan el hambre y la guerra? No, no los podrás detener. 

Responde de tu historia. Responde de tus colonizaciones: la española, la francesa, la británica, la portuguesa, la belga, la alemana. ¿Pediste permiso para invadir países? ¿Quién conquistó y esquilmó África y trazó sus fronteras y provocó buena parte de sus guerras? ¿Quién desestabilizó todo el Oriente Medio? Responde de tus acciones y omisiones de las últimas décadas. Tú eres responsable, junto con los EE.UU., por acción o por omisión, de los dramas de Afganistán, Irak, Yemen, Siria, Libia, Sudán, Pakistán, Somalia, Mali… Y de la huida de 25 millones de personas. Mira de dónde vienen y por qué. Mira su rostro, mírate en ellos. Eres corresponsable de su tragedia, en muchos casos más responsable que nadie. No te dejes abrumar por tu pasado, pero responde hoy. Son tus hermanos. 

Erropa bilketa Zeanurin


Todos comprendemos que la buena voluntad no basta, y que la planificación será necesaria para evitar el caos. Pero no mientas. Tus planes responden a tus intereses más egoístas: abres tus fronteras a inmigrantes o refugiados cuando los necesitas y se las cierras cuando no. Solo quieres ganar y no perder, o repartir en limosna las migajas que te sobran. ¿Olvidas que otros perdieron para ayudarte cuando tú necesitabas? ¿Olvidas lo que has hecho perder a tantos países para ganar solo tú? ¿Olvidas con qué, a costa de quién, has construido tu bienestar, tu educación y sanidad gratuita, tu confort, tus pensiones? ¿Olvidándolo pretendes ofrecerte al mundo como modelo de civilización? Tú que has ocupado y conquistado continentes enteros, exterminando sus gentes y culturas, expoliando sus bienes, ¿no has aprendido todavía que, a la larga, solo puedes ganar si ganamos todos? 

Responde de tus nobles principios -libertad, igualdad, fraternidad-, de tus ciencias y saberes, de tus universidades y parlamentos, de tu democracia y tus logros sociales, de tus Declaraciones y prácticas pioneras de los Derechos Humanos. 

Europa, no nos avergüences de ser europeos. No olvides tu historia, no te inhibas de tu responsabilidad, no ignores a tu prójimo, no seas despiadada, no reniegues de tus fundamentos, no pierdas tu alma. 

Europa, no te encierres, no mates, no mueras. 

Joxe Arregi

Europa erantzun

"Europa, non dago zure anaia?" Galdetu deutsu Jaungoikoak edo Bizitza Barriak, Kaini galdetu eutsan moduan. Entzun: " Hildako guztien odola zure atea jotzen ari da, zuk zarratu egiten deutsazulako. Azken bi urteotan mediterraneoan dagozan 7.000 lagunetik gorakoen odola lurraren eta itsasoaren erraietatik deiadarka ari jat. Non dagoz azken urte honetan zure mugetan sartu eta desagertu diren 10.000 umeak? Zure anai-arrebak dira eta zu euren jagolea. Euren bizitzetan dago zure patua, zure izatea, zure bizitza".

Errefuxiatuak erruki barik deportatzen dozuz Greziatik Turkiara. Turkiara bai, oraintsu, dekretuz, batek daki zeren trukean, herrialde seguru moduan izendatutakora. Zirkinik be ez dozu egingo ala? Babesik bako ume, emakume eta gizonak. Zelan konpondu gura dozu arazoa? Euren ibilbidea desbideratuz eta horrela zure hegoaldeko uretan itoko direnen kopurua neurri barik handituz? Ez daukazu hildako horreenganako ardurarik, ala zeure hildakoak bakarrik ardura jatzuz?

Ez egizu inmigrante politiko eta ekonomikoen arteko bereizketa, edo inmigrante eta errefuxiatuen artekoa modu nahasi eta doilorrean baliatu. Ez jarri mesedez ekonomiaren aitzakiarik, behea jo daben banketxeakaz hain eskuzabala izan zaren hori, armetan eta ejerzitoetan egunean 3.000 dolar xahutzen dozuzan hori. Ez jarri segurtasun falta aitzakia moduan. Terrorismoari ez deutsazu aurre egingo berrorren sorburua eta berori elikatzen daben arrazoiak kontuan hartu barik. Gerra dagoen lekuan gosea dago, gosea dagoen lekuan gerra dago, orain eta beti.

Gosea dagoen gerrarik ankerrena da, dagoen terrorismorik txarrena. Gerran dagoz zure enpresak, zure burtsak, zure banketxeak, zure espekulatzaileak, zure paradisu fiskalak eta zure aberats ustelak. Afganistanetik, Iraketik, edo Siriatik datozenak babesa eta ogia eskatzera datoz. Eritreatik, Somaliatik, Nigeriatik, Senegaldik edo Libiatik datozenak babes eta ogi bila datoz. Gogoratu zeu be inmigrantea eta errefuxiatua izan zinela zeure mugen barruan eta euretatik kanpo. Gustatuko litzakizu zer zinan galdetzea? Edo uste dozu joan-etorriek behera egingo dabela gosea eta gerra dagozan biartean? Ez, ezingo dozu hori gelditu.

Hartu kontuan zure historia, zure kolonizazioak: espainiarra, frantziarra, bitaniarra, portugesa, belgiarra, alemana. Herrialdeak zeureganatzeko baimena eskatu zenduan? Nork konkistatu eta agortu eban Afrika? Nork marraztu ebazan Afrikako mugak eta nork eragin ebazan bertako gerrarik gehienak? Nork desegonkortu eban ekialde hurbil osoa? Azken hamarkadetan egindakoak eta egin barik itxitakoak hartu egizuz kontuan. Zeu zara, Estatu Batuen laguntzaz, Afganistango, Irakeko, Yemengo, Siriako, Libiako, Sudango, Pakistango, Somaliako, Maliko.... ezbehar eta zoritxarren erantzule, baita 25 milioi iheslariena ere. Begiratu egizu nondik datozen eta zergatik. Begiratu euren aurpegiak eta ikusi zeure burua eurengan. Euren ezbeharren erantzule zara, kasu askotan inor baino erantzuleago. Ez zaitez estutu zure iraganagatik baina erantzun lehenbailehen. Zure anai-arrebak dira.

Danok dakigu asmo ona erakustea ez dala nahikoa eta kaosa sahiesteko plangintza on bat egitea beharrezkoa dana. Baina ez esan gezurrik. Zure planek interesik zeurekoienei bakarrik erantzuten deutsie: ateak izten eta zabaltzen deutsazuez inmigrante eta errefuxiatuei zeure beharrizanen arabera. Irabaztea bakarrik gura dozu, ez galtzea, tarteka soberan daukazun limosnatxo edo ogi apurren bat banatuz. Zeuk behar zendunean beste batzuen eskutik hartu zendula ahaztu egin al jatzu? Ahaztu egin al dozu zeuk bakarrik irabazteko beste batzuei galduarazi deutsazuen dana? Ahaztu egin al dozu noren kontura daukazuzan gaur daukazuzan ongizatea, doako hezkuntza eta osasuna, erosotasuna eta pentsioak? Hori guztia ahaztuta erakutsi gura al deutsazu munduari dagoen zibilizaziorik eredugarriena zarela? kontinente osoak konkistatu dozuzan horrek, euren biztanle eta kulturak suntsituz, euren ondasunak lapurtuz. Ez al dozu oraindik ikasi, epe luzera, danok irabazten badogu bakarrik irabaziko dozula zeuk ere.

Hartu kontuan zure oinarriak -askatasuna, bardintasuna, anaitasuna- zure zientzia eta jakituria, zure unibertsitateak eta parlamentuak, zeure demokrazia eta lorpen sozialak, zure Adierazpenak eta giza eskubideen jardunbide aitzindariak.

Europa, ez dogu europar izatearen lotsarik sentitu gura. Ez ahaztu zure historia, ez emon leporik zure erantzukizunari, ez baztertu urkoa, ez izan bihozgabea, ez egin uko zure oinarriei, ez galdu zure arima.

Europa, ez zaitez giltzapean sartu, ez egizu inor hil, ez zaitez hil.

           Joxe Arregi

No hay comentarios: