Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 30 de mayo de 2016

Bidezko Merkataritzako produktuak Arratian



Arratiako parrokiatik jakinarazoten dabenez, Iturbe okindegiaren eta Arratiako Caritasen arteko hitzarmenari esker, Igorreko eta, orokorrean, Arratiako herritarrek urteko egun guztietan bailaratik atera barik eskuratu ahal izango dabez bidezko merkataritzako produktuak.

Orain arte, Arratiako Caritasek bailaran antolatzen ziran azoketan eskaintzen ebazan bidezko merkataritzako produktu horreek. Aurrerantzean, eskuragarriago izango dabez “Arratiako elizate honetan ondo sustraituta dagoan eta tradizino handia dauan okindegiagaz” sinatutako hitzarmen honi esker.

Azukrea, kafea, txokolatea… edo beste hainbat produktu eskuratu ahal izango dira Bilbora edo Zornotzara joan barik, azaltzen dabe Arratiako Caritasetik. Gura dauanak bidezko merkataritzako Bilboko edozein dendatako prezio berean eskuratuko ditu oinarrizko produktu batzuk.

“Zuzenean eta bidezko prezioan, ekoizleari erositako produktu honeen alde egiten badogu, zuzentasunaren aldeko urrats solidario bihurtu daikegu gure eguneroko erosketa”, dinoe parrokiatik.


No hay comentarios: