Arratiako KT Gabon Jaia Artean Clic en la imagen para + info

jueves, 26 de mayo de 2016

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan


“Nirea-Zurea-GUREA” – “Mío-Tuyo-NUESTRO”
Hiru zutabe izango ditu kanpainak aurten, Gorpuzti Eguna Karitateagaz loturik:
-Parrokietan gogoeta eta diru-batze bereziak
-Arratiako etxeetan buzoietan zabalduko diren 7.000 triptiko Caritas Arratiaren beharra azalduz.
-Igorren zabalduko da Arratiako "Denda lagun" lehena, Iturbe okindegian, bidezko merkataritzako produktoak egunero eskeiniz.

Tres ejes tiene este año la campaña de Caritas cerca del Día del Corpus:
-Reflexiones y colectas especiales en las parroquias.
-Buzoneo en los hogares de Arratia de 7.000 trípticos explicando la labor de Caritas Arratia.
-La inaguración de la primera "denda lagun" de Arratia, en la Panaderia Iturbe de Igorre, con productos básicos de comercio justo diariamente a la venta.

 Gaur ere asko dugu ospatzeko. Oraingo honetan, berezitasun gisa, Elizbarrutiko Caritasen 60. urteurrenak lagundu egiten digu gure kristau komunitateak gehien sufritzen duten pertsonen beharrizanekiko duen konpromiso irmoa ikusarazten. Arrazoi aparta da Jainkoari eskerrak emateko, gaur eta hemen biderkatzearen miraria errealitate bilakatzera gonbidatzen gaituelako etengabe. Mirari horrek gure bihotzak eraldatzen ditu eta gure denbora, ezagutzak, baliabideak partekatzera garamatza, baita horiek guztiak ongizate komunaren esku jartzera ere. Doakotasunaren eta konpromisoaren jaia da gaurkoa.

Caritasen kanpaina modu ezberdinak proposatzen ari zaigu “Praktikatu Justizia” leloa gauzatzeko. Oraingo honetan, hizkera eta bihotzetan aldaketa txiki bat egitea baino ez da beharrezkoa. “Nirea-Zurea-GUREA” – “Mío-Tuyo-NUESTRO”.

Hitz egin eta geure barrenak adierazteko moduak argi erakusten du nola ulertzen dugun gure inguruko pertsonekiko harremana, baita munduarekiko eta Jainkoarekiko harremana ere. Jainkoari Aita esaten diogu -Abba, Padre- … eta adierazteko modu horretan, agerian uzten dugu senide sentitzeak ezinbestean eragiten digun sakontasuna.

Horregatik, gure boluntarioez hitz egin nahi dugu gaur, gure aukerez, gure bizipenez, gure etorkizunaz … ez nirea ez zurea ez den etorkizunaz.

Gurea da; horrek esan nahi du erantzukizuna, konpromisoa eta alaitasuna partekatzen ditugula. Esan nahi du mina eta itxaropena partekatzen ditugula. Gurea da giza familia honetan bizitza partekatzearen miraria errealitate egiteko ardura, ahulago direnak samurtasun bereziaz zainduz.

“Praktikatu Justizia”, hizketa eta bihotzak eraldatuz, senidetasun handiagoko mundua eraikitzeko guztiok dugun erantzukizunaz jabetuta.

Jar dezagun beste behin ahulenen bizitza gure komunitatearen erdigunean, ekintza sozio-ongintzazkoa gure komunitate-bizitzaren ardatz izan dadin.



Hoy también tenemos muchas cosas que celebrar. En esta ocasión y de forma especial el 60 aniversario de nuestra Cáritas Diocesana, que nos ayuda a visibilizar el compromiso estable de nuestra comunidad cristiana con las necesidades de las personas que más sufren. Es un buen motivo para dar gracias a Dios por su permanente invitación a hacer realidad hoy y aquí, el milagro de la multiplicación, ese milagro que transforma nuestros corazones y nos hace compartir nuestro tiempo, nuestros conocimientos, nuestros recursos y ponerlos a disposición del bien común. Es hoy la fiesta de la gratuidad y del compromiso.

La campaña de Cáritas nos está proponiendo todo este curso distintas formas de: “Practicar la Justicia”. En esta ocasión con una sencilla oferta de cambio en el lenguaje y el corazón. “Mío-Tuyo-NUESTRO” – “Nirea-Zurea-GUREA”

La forma de hablar y expresarnos refleja con claridad la manera de entender nuestra relación con las personas de nuestro entorno, con el mundo, y con el propio Dios. A Dios le llamamos Padre –Abba- Gure Aita, y en esa forma de expresarnos, dejamos entrever toda la profundidad de sentido que inevitablemente nos provoca sentirnos hermanos y hermanas.

Por eso hoy queremos hablar de nuestro voluntariado, nuestras oportunidades, nuestra convivencia, nuestro futuro, ni es mío, ni es tuyo.

Nuestro, significa que compartimos la responsabilidad, el compromiso y la alegría. Significa que compartimos el dolor y la esperanza. Nuestro, significa que hacemos realidad el milagro del compartir la vida en esta gran familia humana, cuidando con especial ternura a aquellos que son más débiles.

“Practica la justicia”, transformando lenguaje y corazón, siendo consciente de la responsabilidad que todos y todas tenemos en construir un mundo más fraterno.

Pongamos una vez más la vida de los más frágiles en el centro de nuestra comunidad, provocando que la acción socio-caritativa sea central en nuestra vida comunitaria.

 

 

No hay comentarios: