Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 29 de octubre de 2015

Arratia Jesus Team Zeanurin be abian

Zeanurin be abian da Arratia Jesus Team. Hona hemen lehen etapea amaitu eben txapeldunen argazki ofiziala.



Arratia Jesus Team izenburuagaz ezagutzen da gure taldea. Zeanurin be, lehengo domekan, korritu dabe lehen etapea. Tropelea batera sartu da, kanta eta txalo, Jesusen atzetik! Zorionak!

Domekako irudi zoragarria dogu. Zeanurikoa. Han ospatu dabe lehen etapea. Ama batek atara deutsie argazkia partehartzaileei.

Bakarka ibiltearen tentaldiari eta harrokeriari itzirik, taldean korritu dogu lehen etapea.

Mailot nagusia Jesusi eskeini deutsagu, bera da gure liderra.

Mailot txikiak umeenak dira: danak taldearen izenagaz: Arratiako Jesusen taldea, Arratia Jesus Team.

Bigarren etapa preparatzeko, entrenamendu berezia izango dogu San Martin egunean, azaroak 11a, eguaztena. Udal aretoan aurkeztuko dabe-eta Arratiako Altxorra jokoa, gure nondik norakoak azalduz.

Hortxe hemengo doguz lehen pedalkadak kristau heldu legez bizitzeko.

Gure herrian hasi, Zeanurin, eta Arratia osoan zehar.

Aupa Arratia Jesus Team!







No hay comentarios: