Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 2 de diciembre de 2014

V. PDE Arantzazun, itaunketaren emoitzak

Arantzazuko San Pedro Apostolua parrokian, V. PDE (Ebanjelizazio Plana) dala-eta, mezatan lantzeko asmoa agertu zan, hiru ekitalditan edo.Domeka arrunt bat aukeratu genduan, ez olata mezarik ezta urte hurrenik, ohizkoen eritxiak jaso ahal izateko. Horretarako itaunketa errez errez bat prestatu zan aurretiaz.

 

Jakinik jende askok ez dakarrela boligraforik edo gafarik, baina euren erantzunak be jasotteko asmotan, boluntario taldetxo bat prestau zan boligrafoan eskeintzeko edota jendeak ahoz esandako itaunketa orritxoetan jasoteko.

Beste arazo bat denpora zan. Abadea galapan dabil dabil parrokiz parroki eta jendea be ezin aspertu. Prozesua bizkor egin behar zan, di-da baten.

Pentsatu eta egin. Azaroaren 30an, San Andres eguna eta abendualdiko lehen domekea, 10:30etako mezatara datorren jendeari itaunketa txiki bat erantzuteko aukerea emon jakon.

Partaideak, hirutik bat, gizonezkoak, besteak andrazkoak.

Adinean, jakina da gazteen faltea, 20-40 urte bitarteko inor be ez egoan.

Abade bako ospakizunak dirala-eta, puntu inportante bat oraintsu hasi dira domekatan Arantzazun eta, gehienak ondo edo oso ondo balorazten dabez, txarto batek bakarrik.

Arratiako Eleizean gogotsu edo pozik ikusten dabe euren burua gehienak, eta Eleizean bertan ondo edo oso ondo. Kezkatsu dagozanak, batez ere errelebo faltagaitik, gazterik ikusten ez dabelako Eleizean.

Hona ba Arantzazuko esperientzia txiki hau. Jarraipena emongo jako hurrengo domeka baten Eleizbarrutitik datozen itaunketak kontuan harturik.

Hona datuok zehatz zehatz:

 

 

Sexua


Gizonezkoa
11
33%
Andrazkoa
22
67%

Adina


0-20 urte
5
15%
20-40
0
0%
40-60
6
18%
60-80
16
48%
80 urtetik gora
6
18%

Eliztar moduan zelan sentitzen zara?


Txarto
1
3%
Kezkatuta
1
3%
Ondo
20
61%
Oso ondo
10
30%
Ezin hobeto
1
3%

Domeketako abadebako ospakizunak zelan baloratzen dozuz?


1
0
0%
2
1
3%
3
12
36%
4
15
45%
5
5
15%

Arratiako Eleizean zelan sentitzen zara?


Triste
1
3%
Pozik
17
52%
Kezkatuta
1
3%
Gogotsu
12
36%
Ezin hobeto
1
3%

No hay comentarios: