Abenduko arbolea: koplak

jueves, 4 de diciembre de 2014

Domekako ebanjelioa bideoz bideo

Ekimen barri bati hasiera emoten deutsagu aproba legez: Domekako ebanjelioa bideoz bideo.
Basauriko parrokiko abade dan Pepeluri esker, eta Arratiako Famili Pastoraltzako taldearen lanari esker, domekako ebanjelioaren aurkezpena sareratuko dogu bideo labur batez, askoz jota 3 minutukoa.
Bideo honen lotura bialduko jake gura daben guztiei: katekesiko guraso, famili pastoraltzako kide, etab.
Hau guztia euskeraz jartzea ez da behar makala eta jendearen erantzuna neurtuko dogu. Erantzuna ona balitz jarraipena emongo geunskio ekimen honi.



No hay comentarios: