Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 5 de agosto de 2016

San Antonio eta San Lontzo, pobreen jagoleak

 
Nor izan zan San Antonio? Zelan irudikatu San Antonio gaur egun? Eztabaida dabil Igorren egunotan jaietako kartela dala eta ez dala. Hona hemen Zeanurin antzeztu zan antzerkiaren atal bat San Antonioren irudi gaurkotua eta errespetuzkoa, humorea erabiliz. Bideoaren audioa ez da oso argia, beraz jatorrizko testua be badakargu hona.








5.    agerraldia: Lontzo eta Antonio, pobreen zaindariak

B: Ez dago ba txapelketa erabagiteko bape errez. Hautagai indartsuak topau doguz. Zeanuri: ermitarik ermitena txapelketa finala su bizian dago. Eta nortzuk dira honeek, hain pobre jantzita datozenak ba.
Lorentzo: Entzun ni nor nazen:

Atxondo:
Otzemendiko Lontzo Santua
argituz dator iluna.
Eguerdian kanpaiak jota
barriz gatorkizuz Jauna:
itxi eiguzu kanta dagigun
guretzat egin dozuna.
(Doinua Pello Joxepe. Bakarlari batek edo lehengo koruak, edo koru bien artean banandu bertsoak)

Diakonua, gaur egungo Caritas taldearen aitzindaria, Erromako pobreen alde odola isuri nebana.
Antonio: Antonio nozu, santua, gaztea, ermita txiki apal bat daukat herrian, pobreakaz ogia zabaltzeko beharra beti gogoratuko deutsuedana.

B: Eta zuen ermiten ganean, zer barri? Badago ezer aitagarririk?
Lorentzo: Jakina! Otzemendiko ermitea, antxina parrokia izan zan, entzutetsuak dira nire omenezko jaiak, abuztuaren eguzkipean. Horreek bai jaiak horreek!
Antonio: Nire ermitea apala da, baina Antonio gaztea naz, eta hainbat jente doa errogatiban Urkiolara nire egunean.

Lorentzo: Eta beste gauza bat gehitu gura dogu. Txapelketa hau irabaziko bagendu, batak zein besteak, irabazitako sari guztia pobreei emongo geunskio.
Antonio: Jakina, horixe da gure ardurea, Jesusengandik ikasi genduan pobreen aldeko aukera garbia.

B: Entzutekoak benetan zuen arrazoiak, gogoan hartzekoak. Zoazie bakean azken epaia entzun artean.

Eskerrak giroa baketu eta baretu jakula apur bat; hainbeste ermita eta santu, ez da erreza giroa mantentzea beti lasai. 

(Badoaz musikaz lagundurik santuok, B bigarren planora)

No hay comentarios: