Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 30 de abril de 2014

Igorre: Parkamenaren sakramentua ospatu dabe lehen aldiz 15 neska-mutilek

Apirileko azken martitzenean Igorreko 15 neska-mutikok hartu dabe lehenengoz parkamenaren sakramentua. El martes 29 de abril han recibido por primera vez el sacramento del perdón quince chavales de la catequesis. 

Parabolak abestuz, barruko gogeta egin eben bertaratu zirenak: zelako lurra ete naz ereilearen hazia hartzeko?








Bai, lehenengo gauza horixe litzateke. Lur horretatik Jainkoaren lanarentzat oztopo diren “harriak” atxurtu eta kendu. Bihotz barritu. Lur barritu. 

         Bihotza garbitzea, behar bada, lurra atxurtutea baino gatxagoa litzateke. Nire eta gure lur horretatik harriok kendu beharko gendukez:
         -Guzurra, faltsukeria.
         -Otoitz eskasia, otoitzik ez egitea.
         -Egoismo eta norberekeriaren harriak kendu.
         -Indiferentzia eta ez axolakeriaren harriak kendu.
         -Alperkeria eta nagikeriaren harriak txikitu.

Jainkoa Aita-Ama on-on dogu eta beti dago eskuzabalik gu besarkatzeko.

Eskerrik asko Jauna!

....


El sacramento del perdón es una de las casillas seguras del partxis que estamos completando, lugar de alegría, donde hacer las paces y recobrar fuerzas para seguir el camino que nos lleva a Jesús.

Dios es ese Padre-Madre bueno que nos espera con los brazos abiertos para perdonarnos y reconfortarnos.

Eskerrik asko Jauna!


Eurekin batera pozgarria izan zan hainbat gurasok ere ospatu ebela parkamen edo adiskidetzearen sakramentu hau, eta laugarren mailakoak eta gaztetxoek eurek be barriro ospatu eben txikiagoekin batera. Zorionak guztioi!



Jainko Aita, begira eiguzuz zure ondoan batuta.
Badakigu maite gaituzula beti.
Horregaitik bildur barik etorri gara.
Emon zuen laguntza, Jesus,
zure semearen lagun onak izateko.
Jesu Kristo gure Jaunaren izenean. Amen.
  

Eta hona beste irudi bat, hau da Zeanuirn garizuman osaptu zan parkamenaren irudi bat!

Polita, ezta?


No hay comentarios: