Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 15 de abril de 2014

Erramu domekea 2014 Arratian

Hona hemen Aste Santuari hasiera emoteko ospatu ziran Erramu Domekako irudi batzuk.
Eskerrik asko gertakizunean lagundu daben guztiei!




60 eskeintza Aste Santuan Arratian


Aste Santua dala-eta, Arratian bertan 60 eskeintza baino gehiago antolatu ditu Arratiako Eleizeak parrokia ezbardinetan. Egunoatan batzuk kanpora doaz oporretan, beste batzuk Bilboko prozesioak ikusten. Arratiatik bertatik urten barik ere badago non aukeratu.

Gehienak euskera hutsez dira, eta Lemoa, Bedia eta Areatzan elebidunak egiten dira.

Batzuk kalean egiten dira, adibidez Zeanuriko Eleizondo auzoan egiten dan erramuen bedeinkapena eta prozesioa. Gaztetxo bat, Jesusen erropeaz jantzita, asto gainean helduko da. Inguruan hainbat gaztetxo eta umek ondo etorria kantatzen deutsie. Ehunka lagun joaten da ospakizun hau ikustera eta antolatzen 40 familia inguru dabiz. Aurten kitarraz lagundurik, ume txikienak bertso batzuk ere osatu dabez ospakizunari musikea jartzeko.

Beste ospakizun batzuk eleiz barruetan egiten dira, intimoagoak dira, hausnarketarako eta gogoetarako aproposagoak.

Aste Santu atarian, parrokia guztietan Caritasen aldeko kanpaina be bideratu zan, Lan duina, justiziaren muina” Egoki bizitzeko adina posiblea da! Kanpaina honegaz Arratiako Eleizeak argi itxi gura dau ez dalako nahiko otoitz egitea, beharraren faltan dagoen injustizia salatu behar dela eta, borondatezko diru-batzeagaz, alkartasuna erakutsi kaltetueneri.

No hay comentarios: