Abenduko izarrak

sábado, 5 de abril de 2014

Ziortza 2014 bertsoak: Bizkai aldeko



Bizkai aldeko anai-arrebok,
honuntz ondo etorriak!
Danok bedeinka zagiezala
Jesus Jaun maitagarriak.
Hemen alkartu gaitu barriro
gure bake egarriak...








Bizkai aldeko


Letrak: Aita Martzel


1  Bizkai aldeko anai-arrebok,
honuntz ondo etorriak!
Danok bedeinka zagiezala
Jesus Jaun maitagarriak.
Hemen alkartu gaitu barriro
gure bake egarriak,
ez dira alperrik izango gaurko
gure ahalegin barriak.


Bake-bidea hain da luzea
ta gainera aldats-gora,
zertxobait lortu orduko, barriz
bihurtzen gara lehengora.
Errez galtzen da ta nekez lortu
baina gatozan gaurkora:
laguntza eske gaur Ziortzara
goaz Amaren ondora.

 2  Batek hemendik, besteak handik
biraoka ta hasarrez,
bakez ta onez alperrik da-ta
ez ete hobe sugarrez?
Bakea ezin da eskuratu
berez eta halanbeharrez,
Jesus Jaunak lez lortuko dogu
maitasunaren indarrez.


Batera esan, bestera hartu,
okerreko erantzuna,
egia gorde, guzurra bor-bor
galdu al dogu zentzuna?
Egi osorik inok ez dauka
eta nok zuzentasuna?
Jesus Jaunaren bidea hau da:
"Desbardinen batasuna".

3  Nor dan ona ta nor dan gaiztoa,
nahastuta dagoz batera;
ta gehienetan maltzur gaiztoak
urteten deusku aurrera.
Jesusek dino: “Neuk bialduta
zoaze otso artera;
bihotz haundiko izan zaiteze
nire Aitaren antzera.”


Bake kontuak itzita gabiz
bakotxa geure lanetan,
sarri uste dot ete gabizan
bake-bila amesetan.
Halan be ekin ta jardun daigun
guztiok ahaleginetan,
izan «bidean bakegile» ta
beti jokatu benetan.

4  Hau da eskuma, hori ezkerra
eta bestea erdiko,
hainbeste etsai bake santuan
inoiz al dira biziko?
Horra ateo, hara musulman,
gu ei gara katoliko…
baina ez ahaztu danentzat zala
jatsi gure Jesukristo.


Bakea gura, bakea behar,
hau barik bizi ezinez,
ikusten danez, ezin da lortu
burrukaz eta mitinez.
Alkar ulertzen, alkar onartzen
hori da bidea zinez,
zu ta ni behintzat bakegile izan
bake-bideak eginez.

 

No hay comentarios: