Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 4 de abril de 2014

230 boluntario dagoz Arratiako Eleizean



Atzo aurkeztu zan Arratiako Pastoral Batzordean Arratiako boluntarioen ganeko azterketa.
Helburua Arratiako Parrokietako Boluntarioen errealitatea ezagutzea izan da.


Horretarako, Arratiko herri bakoitzeko pertsonekin elkartu dira ikerketaren egileak, herriz herri eta parrokiaz parrokia egoear ezagutzeko.

Herri bakoitzeko ordezkariekin bilerak 2013ko Ekainean hasi eta 2014ko Martxoan amaitu dira.

Jasotako Datuak:

¤    Pertsona boluntarioak herriz herri
¤    Arlo bakoitzean inplikatutako pertsona kopurua
¤    Herriz-herri ondorengo taldeetan parte hartzen duten pertsonen datuak jaso dituzte:
¤     
¤    Pastoral Batzordea,
¤    Liturgia Taldea,
¤    Famili pastoraltza,
¤    Katekesia,
¤    Gazteak eta gaztetxoak,
¤    Caritas,
¤    Ekonomi Batzordea,
¤    Organistea,
¤    Koruek,
¤    Garbiketa taldeak,
¤    Bizian Gora,
¤    Mantenimendua,
¤    Mezatarako pt aurkezpen egileak, eta,
¤    Los Rios misio aldizkariaren zabaltzaileak.


Etorkizunari begira lehentasunak eta prioridadeak ere jaso dituzte.

230 pertsonatik gora dabiz boluntario lanetan Arratiako Eleizetan, eta datu honen garrantzia azpimarratu dute aurkezleak.


Herriz herri eta arloz arlo batutako informazioa eman ostean, aurrera begira egileek puntu batzuk zehaztu dituzte, informazio emaileen eritziak jasoz:

1.- Liturgi arloan

¨    Zein motatako formazioa behar da?
¨    Zenbat ordu?
¨    Pertsona gehiago sartu behar dira talde honetan?
¨    Zein herritan? Nortzuk?
¨    Arratia mailako koordinazioa egokia da?

2.- Gaztetxoak eta gazteak

¨    Jaunartzea egin ondoren parrokietan jarraitzeko aukera ematen ahal zaie gazteei?
¨    Gazte talde desberdinak daude Arratian… zein da beraien arteko koordinazioa… ezagutzen dira?
¨    Zer eskaini behar/ahal diegu gazteei?

3.- Katekesia eta Familia pastoraltza

¨    Gurasoei errekurtso gehiago erraztu behar zaizkie?
¨    Gurasoekin egiten den lana hobetu behar da?
¨    Jaunartze ostean badago aukera erakargarririk?
¨    Taldea bultzatu eta indartu behar da, nola?

4.- Caritas

¨    Egiten den lan ederra ezaguterazi


Ikerketaren egileak holan bukatzen dute euren aurkezpena: Eskerrik asko Arratiko parrokietako boluntario zaretenon errealitatea
adieraztearren.

Guk eurei eman nahi dizkiegu gure esker ona landu duten azterketa eder honegaitik.

 
Kolore asko Eliza bat

No hay comentarios: