Jose Angel Agirre Camerundik

viernes, 3 de enero de 2014

Arratiako KT: Artean ospatu da Gabon Jaia: 170 argazki!


           Abenduaren 21ean, zapatuan, Artean arratsaldeko 16,45etatik 19,00etara Familia arteko Gabon Jaia ospatu dogu Arratia mailako katekesian gabizenok. 8 parrokia, ehunka lagun eta familia, 60 litro txokolate, 300 kilo janari Elikadura Bankurako, hamaika kanta eta bertso, eta konta ezinezko ilusioa eta alaitasuna. Zorionak antolatzaileei eta parte hartzaileei!





El sábado 21 de diciembre, se ha celebrado en Artea la Fiesta Familiar de Navidad de l@s que nos movemos en torno a la catequesis en Arratia. 8 parroquias, cientos de familias y participantes, 60 litros de chocolate con bizcochos,  300 kilos de alimentos recogidos para el Banco de Alimentos, un montón de cantos y bertsos, y una alegría e ilusión incalculables. Zorionak a  las organizadoras y  participantes.















Deialdia Convocatoria

Guraso agurgarriok!



Dakizuenez, abenduaren 21ean, zapatuan, Artean arratsaldeko 16,45etatik 19,00etara Familia arteko Gabon Jaia ospatuko dogu Arratia mailako katekesian gabizenok.

Aurten, Bizkaiko elikagaien bankurako produktuak batuko doguz (tomatea, arrain kontserbak, azukrea,olioa, garbantzuak, kakaoa eta gailetak). Honexegatik parte hartuko dozuen guztioi elikagaiaren bat ekartzea eskatzen deutsuegu. Bilketa, frontoian egingo da.

Hasiera arrastiko 16,45etan izango da Arteako plazan. Frontoira joan eta bertan ekarritako janaria itxi eta  taldeko argazkia aterako dogu. Ondoren parrokira joan eta Gabon ospakizuna burutuko dugu Arratiako herri guztietako katekesien parte hartzen dozuenekin. (Eurie bada dana frontoian izango da)


Egun eder bat pasatuko dogun esperantzaz eta egun horretan ikusiko garelakoan.

Eskerrik asko!
Arteako katekesia





 El próximo sábado 21 de diciembre, de 16,45 a 19,00 de la tarde celebraremos en Artea la Fiesta Familiar de Navidad de l@s que nos movemos en torno a la catequesis en Arratia.




Este año recogeremos productos para el banco de alimentos de Bizkaia (tomate, conservas de pescado, azúcar, aceite, garbanzos, cacao y galletas. Por ello pedimos a tod@s l@s niñ@s traigan alguno de estos alimentos que se recogerán en el frontón. 

El inicio será a las 16,45 de la tarde en la plaza de Artea desde donde se irá al frontón. Se dejarán los alimentos, se sacará la foto de grupo y a continuación se realizará la celebración religiosa en la parroquia donde tomarán parte tod@s l@s que realizan la catequesis de los pueblos de Arratia. (En caso de lluvia todo comenzará en el frontón).

Animaros y acudid! Estaremos esperándoos 

Gracias a tod@s por vuestra colaboración.

Arteako katekesia




GABONAK 2013

1-SARRERA

2-JESUSEN  GABONETAKO  GUTUNA

3-KANTA “ABENDUAK 24” (Aitorren hizkuntz zaharra musikarekin)

Hogeita laugarrena dogu abenduan
deseo genduena logratu genduan
Gabeko hamabiak jo deitu orduan
gure Salbagilea jaio da munduan.
Belengo portalian, askatxo batian
jaio da Jesus umil, ganadu artean
Astoa ta idia dauz aldamenian
arnasaz berotzeko hotzitzen danian. (bis)
Goiko mendietatik pastoreak datoz
esandi  aigeruak jaio dala jesus,
Espiria Santuak emonik grazia
haren bendezinoa guztiz zan garbia.
Zorionean Jesus, Zu jaio zinean
bestela zeruetan sartzen ez ginean
Zorionean gizon egin zara Jesus
gloria goratzeko zeruetan Amen. (bis)


4-JAIOTZA
Herri bakoitza deitua izango da eta dagokion irudia kortxoan ipiniko dau. Irudiak Artean egongo dira. Ondoren katekesiko neska mutilek gabonarekin zerikusia dauen zehozer egingo dabe: abestu, dantzatu, olerkia, antzeztu,….
Zeanuri-ASTOA ETA IDIA
Areatza-JOSE
Dima-MARIA
Arantzazu-AINGERUA
Lemoa-IZARRA
Igorre-ERREGEAK
Bedia-ARDIAK ETA ARTZAINA
Artea-JESUS


5-AMAIERA
Arratiako gazte taldeek aurkezpen bat egingo dute.

6-HATOR  HATOR KANTA
 
 

No hay comentarios: