Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo
etorri guztiok. Gaur barriro ere Jaunaren Egunak batzen gaitu.
Hitzaren Mahaiaren eta Ogi Biziaren inguruan batu gara senide lez eta
Jesusek deitu eta bihotz-barritzeko dei bizia egiten deuskula entzungo dogu.
Dei horrek, gure bizitzak aldatzea eskatuko deusku: maite gaituan
Jainkoagan gure konfiantza ipinten dogu, bere graziaz eta errukiaz inguratzen
gaitualako.
Kristinauen batasunaren aldeko otoitz zortziurrenean gagoz. Gainareko
Eleiza eta eleiz alkarteakaz bat egin eta otoitz egingo dogu, Kristo beraren
otoitzean parte hartuz: “danak bat izan daitezan”.
Gaurko elizkizunak, gure
bihotza Jaunaren esanetara zuzendu daiala.
"Zein gozo ta eder dan"
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jesusegan sinisten dogu, baina sarritan Haren
bideetatik aldendu egiten gara; damutasunez beterik eskatu dagigun bere
parkamena:
- Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zugan sinisten dogunok zeure etxean alkartzen
gaituzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, munduko ume guztiak zeure inguruan batu
nahi dituzuna. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Jonas 3, 1-5. 10:
Jaungoikoak Beragan sinisten ez daben herriei ere
parkamena eta salbamena eskeintzen deutsez. Gaurko lehenengo irakurgaian, Jonas
profetea Ninibe-ko herriari Jaunaren mezua iragarten agertuko jaku eta herri
honek emoten dauan erantzuna ikusiko dogu.
Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa
Jainkoaren profetak ez dau inor
indarrez bihotz barritzen; norberak onartu egin behar dau. Salmisteagaz batera
eskatu dagigun, Jainkoak bere bideak
erakutsi deiskuzala.
"Zu zaitut Jauna, nire argi, zure bideak, erakutsi"
1 Kor 7, 29-31:
Fededunarentzat
ezerk badauka garrantzirik, Jaungoikoaren erregetzat dauka. Beste gauza guztiak erregetza
horren zerbitzura erabili behar ditugu.
Mk 1, 14-20:
Gaurtik Garizumara bitartean daukaguzan domeketan, San Markosen Ebanjelioaren
lehenengo orrialdeak irakurriko ditugu. Jaungoikoak deuskun maitasuna iragarten
hasten da Jesus. Baina, lehenago, arrantzaleen artean bere lehenengo
jarraitzaileak aukeratuko ditu.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusegan sinisten daben guztiekin bat eginda,
aurkeztu deioguzan geure otoitzak Jaungoiko Aitari:
- Elizearen alde: Jesusek
nahi dauan batasuna bilatu
dagiela. kristau guztien artean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gazteen alde: Jainkoaren
deia entzun eta apostoluen eredua jarraituz, besteen zerbitzurako bizia
eskeintzeko prest egon daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Gizarte honetan bazterturik aurkitzen diran pertsona
guztien alde: gure solidaritatea bitarteko dala, banatzen gaituen traba guztiak
desegin daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde eta gure kristau alkartearen alde:
Jaunaren Berbea zintzo beteaz, batasun
egile izan gaitezala beti bai elizan eta bai gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, gizon-emakume guztiei dei egiten
deutsezu euren bizitzak barriztatzera. Egizu, izan gaitezala egunero
misiolariak, geure bizia anai-arreben zerbitzuan jarriaz. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jesus Galileara joan zan Barri Ona iragartera.
Gu, orain, geure etxe, kale, auzo eta lantegietara bihurtuko gara. Baina, ez
goaz bakarrik: Jesusen Espiritua eta argia geugaz ditugu. Jesusen barri emoile
eta bizitzearen zerbitzari izan gaitezala beti.
"Jesus, munduko
Argia..."
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo
etorri guztiok. Gaur barriro ere Jaunaren Egunak batzen gaitu.
Hitzaren Mahaiaren eta Ogi Biziaren inguruan batu gara senide lez eta
Jesusek deitu eta bihotz-barritzeko dei bizia egiten deuskula entzungo dogu.
En el evangelio escucharemos cómo Jesús nos llama y urge
a la conversión. Su llamada nos exigirá un cambio radical en nuestras vidas:
aprender a vivir confiando en la bondad y misericordia de nuestro Dios, que nos
ama; por eso, nos podemos fiar de Él.
Hoy de forma especial oraremos para la unión de
todas las Iglesias, que creen en Jesucristo.
Gaurko elizkizunak, gure
bihotza Jaunaren esanetara zuzendu daiala.
"Zein gozo ta
eder dan"
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jesusegan sinisten dogu, baina sarritan Haren
bideetatik aldendu egiten gara; damutasunez beterik eskatu dagigun bere parkamena:
- Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zugan sinisten dogunok zeure etxean alkartzen
gaituzuna. K ERRUKI.
- Jesus Jauna, munduko ume guztiak zeure inguruan batu
nahi dituzuna. E. JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jonas 3, 1-5. 10:
Jaungoikoak Beragan sinisten ez daben herriei ere
parkamena eta salbamena eskeintzen deutsez. Gaurko lehenengo irakurgaian, Jonas
profetea Ninibe-ko herriari Jaunaren mezua iragarten agertuko jaku eta herri
honek emoten dauan erantzuna ikusiko dogu.
La ciudad de Nínive, en la que predicó el profeta Jonás,
puede representar a nuestra sociedad, cargada de problemas e injusticia. La
predicación de Jonás provoca en Nínive una reacción inmediata de fe y
conversión.
Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa
Jainkoaren profetak ez dau inor
indarrez bihotz barritzen; norberak onartu egin behar dau. Salmisteagaz batera
eskatu dagigun, Jainkoak bere bideak
erakutsi deiskuzala.
Como los habitantes de Nínive, también nosotros queremos
responder. Pidamos a Dios, que nos enseñe sus caminos, y a seguirlos.
"Zu zaitut Jauna, nire argi, zure bideak, erakutsi"
1 Kor 7, 29-31:
Fededunarentzat
ezerk badauka garrantzirik, Jaungoikoaren erregetzat dauka. Beste gauza guztiak erregetza
horren zerbitzura erabili behar ditugu.
El que hace una elección radical se convierte en un signo
para sus hermanos. Los bienes de este mundo se deben usar sin dejarse
esclavizar por ellos.
Mk 1, 14-20:
Gaurtik Garizumara bitartean daukaguzan domeketan, San Markosen Ebanjelioaren
lehenengo orrialdeak irakurriko ditugu. Jaungoikoak deuskun maitasuna iragarten
hasten da Jesus. Baina, lehenago, arrantzaleen artean bere lehenengo
jarraitzaileak aukeratuko ditu.
Los que son llamados por Cristo para seguirle, deben
hacerlo con plena generosidad. Jesús nos pide que le sigamos. El es el
“Enviado” del Padre; en El se realizan todas las esperanzas de la humanidad.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusegan sinisten daben guztiekin bat eginda,
aurkeztu deioguzan geure otoitzak Jaungoiko Aitari:
- Elizearen alde: Jesusek
nahi dauan batasuna bilatu
dagiela. kristau guztien artean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gazteen alde: Jainkoaren
deia entzun eta apostoluen eredua jarraituz, besteen zerbitzurako bizia
eskeintzeko prest egon daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los padres, catequistas y educadores, para que
abran a los niños a la fraternidad universal, y a la escucha de la llamada de
Dios. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos nosotros reunidos en esta eucaristía, para
que unidos en la misma fe, seamos testigos del amor de Jesucristo, y
respondamos a la llamada del Maestro. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, gizon-emakume guztiei dei egiten
deutsezu euren bizitzak barriztatzera. Egizu, izan gaitezala egunero
misiolariak, geure bizia anai-arreben zerbitzuan jarriaz. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jesus Galileara joan zan Barri Ona iragartera.
Gu, orain, geure etxe, kale, auzo eta lantegietara bihurtuko gara. Baina, ez
goaz bakarrik: Jesusen Espiritua eta argia geugaz ditugu. Jesusen barri emoile
eta bizitzearen zerbitzari izan gaitezala beti.
Hemos escuchado la llamada de Dios. Nos invita a la
solidaridad, compartiendo nuestra fe y nuestra vida. Sepamos vivir el domingo,
con gozo y alegría.
"Jesus, munduko
Argia..."
III. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Ninivetarrak euren bide okerretik bihurtu ziran.
Jonas Profetearen liburutik
(Jon 3, 1-5. 10)
Jaunak barriro berba egin eutsan Jonasi eta esan eutsan: «Ea, zoaz Ninive uri handira, eta iragarri egizu han Nik emoten deutsudan mezua».
Ninivera joan zan Jonas, Jaunak agindu eutsan lez. Ninive uri izugarri handia zan; hiru eguneko bidea eban alderik alde. Sartu zan Jonas urian eta egun bateko bidea egin eban, mezu hau iragarriz: «Berrogei egunen buruan, Ninive birrindua izango da».
Sinestu eutsoen ninivetarrek Jainkoari eta barau-deia zabaldu eben, eta danak, handi eta txiki, dolu-jantziz estaldu ziran.
Ikusi eban Jainkoak ninivetarrek egin ebena eta euren bide okerretatik bihurtu zirala, eta damutu egin zan hareei egindako mehatxuaz, eta ez eban bete.
Erantzun-salmoa
(Sal 24,4-5.6 eta 7cd.8-9)
Erakutsi niri, Jauna, zure bideak.
Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,
adierazo zure bidezidorrak.
Eroan nagizu zure egia bidetik, eta argitu,
Zu zara-eta nire Jainko salbatzaile,
Zu zaitut egun osoan nire itxaropide.
Oroitu zaitez zure errukiaz, Jauna,
oroitu zure maitasunaz, betidanik dira-eta.
Oroitu zaitez nitaz zure maitasunean,
Jauna, zure ontasunean.
Ona eta zuzena da Jauna;
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daroaz,
erakusten deutse bere bidea apalei.
Iheskorra da mundu honetako irudia.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 7, 29-31)
Senideok: Epea laburtu egin dala dinotsuet. Beraz, gelditzen jakun denboran, ezkonduak bizi beitez ezkondurik ez balegoz lez; negar dagienak, negar egingo ez balebe lez; pozik dagozanak, pozik ez balegoz lez; erosten dabenak, ezer ez baleuke lez, eta mundu honetako gauzez baliatzen diranak, baliatuko ez balira lez; izan ere, mundu hau, oraingo bere itxuran, desagertzear dago.
Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 14-20)
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean, Jesus Galileara joan zan eta Jainkoaren Barriona iragarten eban. Honan esaten eban: «Betea da sasoia, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu Barriona».
Jesusek, Galileako itsasbazterretik igarotean, Simon eta honen anaia Andres ikusi ebazan sareak uretara botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
Aurreratxoago, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, ikusi zituan; sareak konpontzen ziharduen euren ontzian. Ikusi baizen laster, dei egin eutsen Jesusek. Hareek, euren aita Zebedeo mutilakaz ontzian itzirik, Jesusen ondoren joan ziran.