Abenduko arbolea: koplak

miércoles, 6 de enero de 2021

Jaunaren Bateoa B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


JAUNAREN BATEOA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren izenean, egun on guztioi!

          Domeka honegaz amaitzen ditugu Gabon-aldiko liturgi ospakizunak.
          Liturgiak, gaur, Jesusen Bateoa ospatzera dei egiten deusku, eta baita, Jesusen Berba hareek gugan gaurkotzera ere: “Zu neure Seme maitea zara: zeugan dot nire atsegina”.
          Kristau lez, Jesusi entzutea eta begiratzea da gure eginkizuna. Bera da Jaungoikoaren irudia eta ahotsa, behin ere ametsetan egingo ez genduzan mugak edegiten deuskuzana. Ospakizun honek lagun egin deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.


            "Kristorekin guk fede bera, bateo bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita

DAMU-OTOITZA
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren
Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko
Abadeak:
Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari,  ur hau bedeinkatu dagian.
Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.
Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik,  hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.
Otoitz egiteko isilunea
Ontasunaren eta errukiaren Jaungoikoa.
Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren bitartez
gu pekatutik garbitzea
eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea
gura izan zenduan.

Bedeinkatu (+) egizu ur hau,
zure babesaren ezaugarri izan daiten
Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.

Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan
zure graziaren iturri bizia,
eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,
beti bihotz garbiz bizi gaitezan
eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren, Batzar guztia zipriztinduko dau.
 Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da.

Abadeak:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,
egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin.                    Amen.

HITZAREN LITURGIA

Is 42, 1-4. 6-7:
            Isaias profeteak aitatzen dauan Iaberen Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.


Erantzun-Salmoa:  28. salmoa

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela

"Jauna da gure Salbatzailea gure indarra eta bakea."

Ap Eg 10, 34-38:

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.

Mk 1, 6b-11

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.

            Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jesus Jaungoikoaren eta gizakien arteko zubia dogu. Zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari, Kristo bitarteko dogula:

·            Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta txirotasun bako mundu zuzenago bat eraikitzeko bihotz-zabaltasunaren hasierea izan daiten. Egin dagigun otoitz.

·        Kristinauon alde. Elizan sartu ginduzan Bateoaren arabera jardun eta Ebanjelioa iragarten lan egin dagigun. Egin dagigun otoitz.

·        Guraso kristauen alde. Euren seme-alabentzat Bateoa eskatzen dabenean, erantzukizunez eta askatasunez egin dagien, hareek fedean heziteko betebeharra euren gain hartuz. Egin dagigun otoitz.

·        Gure parroki alkartearen alde. Bata besteagandik aldentzen gaituen ezbardintasun guztiak gaindituz, bateatu guztiak bertan onartuak izan daitezan. Egin dagigun otoitz.

Otoitza:      Onartu, Jauna, gure otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea beteten bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.



AZKEN-AGURRA

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.

            "Jesus, munduko Argia..."




                                                     JAUNAREN BATEOA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

Jaunaren izenean, egun on guztioi!

            Domeka honegaz amaitzen ditugu Gabon-aldiko liturgi ospakizunak. Gaur, Elizeak, Jesusen Bateoa gogora ekarten deusku. Belenen ume jaiobarri gurtu genduan Jesus bera da, gaur, gizon gazte eginda, Jordango erreka bazterrean, Joanen bateoa hartzera hurreratzen dana.
          La liturgia nos invita hoy a celebrar el Bautismo de Jesús y actualizar en nosotros aquellas palabras de Dios referidas a Jesús: “Tú eres mi Hijo amado, mi predilecto”.
             Como cristianos, nuestra tarea es oír y mirar a Jesús, porque es la imagen y la voz de Dios, que nos abre horizontes que nunca podíamos soñar. Que esta celebración nos ayude a ser fieles al Bautismo que un día recibimos.
            Hemen alkartuta gagozan fededunok, Jesusen  izenean bateatuak izan gara. Aukera ederra eskeintzen deusku egun honek, Jesusen Bateoa gogoratuaz batera, geure Bateoa gogoratu eta bertatik sortzen diran konpromisoak barriztatzeko.

            "Kristorekin guk fede bera, bateo bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita"


DAMU-OTOITZA
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren
Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko
Abadeak:
Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari,  ur hau bedeinkatu dagian.
Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.
Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik,  hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.
Otoitz egiteko isilunea
Ontasunaren eta errukiaren Jaungoikoa.
Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren bitartez
gu pekatutik garbitzea
eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea
gura izan zenduan.

Bedeinkatu (+) egizu ur hau,
zure babesaren ezaugarri izan daiten
Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.

Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan
zure graziaren iturri bizia,
eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,
beti bihotz garbiz bizi gaitezan
eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren, Batzar guztia zipriztinduko dau.
 Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da.

Abadeak:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,
egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin.                    Amen.



HITZAREN LITURGIA

Is 42, 1-4. 6-7:

            Isaias profeteak aitatzen dauan Iaberen Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.
            El Siervo de Dios que nos presenta el profeta Isaias, es Jesús, el Hijo de Dios hecho hombre y siervo, servidor de todos y para todos.

Erantzun-Salmoa:  28. Salmoa

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela
            Este salmo es un himno a la gloria de Dios, apropiado en esta fiesta del bautismo de Jesús. La voz de Dios en la tormenta nos invita a escuchar con mayor intensidad la voz del Padre que reconoce a su Hijo en el Jordán como Mesías.

"Jauna da gure Salbatzailea gure indarra eta bakea."

Ap Eg 10, 34-38:

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.
            El cristiano tiene el don del Espíritu que continúa la obra salvadora de Jesús.

Mk. 1, 6b-11

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.
            Jesús es bautizado en el río Jordán y se compromete a anunciar el Reino de Dios
            Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jesus Jaungoikoaren eta gizakien arteko zubia dogu. Zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari, Kristo bitarteko dogula:

            - Elizearen alde: gaurko pekatari, drogazale eta baztertuakana hurreratzen jakin dagiala eta ez daitela lotsatu euren lagun izateaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los cristianos, para que seamos consecuentes con el Bautismo que nos incorporó a la Iglesia y trabajemos por el anuncio del Evangelio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

             -Por los padres cristianos, para que al solicitar el Bautismo para sus hijos lo  hagan con responsabilidad y libertad, asumiendo el compromiso de educarlos en la fe . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Eukaristia hau ospatzen gagozanon alde: Jesusi jarraitzearen poza sentidu daigula geure bihotzetan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita, gure otoitzak eta bete egizuz zeure argiz eta biziz munduko gizon-emakume guztiak. Jesukristo zure Seme eta gure anaiaren bitartez. Amen.


AZKEN-AGURRA

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.
            Celebremos con fe y alegría este domingo. Que cada mañana oigamos la voz del Señor y  hagamos lo que Él nos diga.

            "Jesus, munduko Argia..."







JAUNAREN BATEOA

Jaunaren Agerkunde edota Epifani eguna domekaz ospatzen danean, domeka hori hilaren 7an edota 8an badator, Jaunaren Bateoa ez da ospatzen eta, hurrengo egunetik, Urtean Zehar deritzon liturgialdia hasten da.


Hona, nire zerbitzaria,
atsegin jatan nire aukeratua.

Isaias Profetearen liburutik
(Is 42, 1-4. 6-7)

    Hauxe dino Jaunak:
«Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsodana,
nire aukeratua, atsegin dodana.
Honegan ipini dot neure espiritua:
zuzenbidea ekarriko deutse herriei.
Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,
ez dau kaleetan entzunarazoko bere berbea.
Kanabera arrakaldua ez dau hausiko,
Ozta-oztaz biztuta dagoan argi-metxea ez dau amatauko.
Zuzenbidea ekarriko dau leialki;
ez dau etsiko, ez da hausiko,
zuzenbidea lurrean ezarri arte;
uharteak haren irakaspenen zain dagoz.
Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut,
eta eskutik heldu;
Neuk eratu zaitut eta izendatu
herriarentzat itun
eta nazinoentzat argi izateko,
itsuen begiak zabaldu dagizuzan,
giltzapetuak espetxetik
eta ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».

Erantzun-salmoa
(Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10)


 Bere herria bedeinkatuko dau
 bakea emonez Jaunak.

Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
gurtu Jauna apainduria deunez.

Horra Jaunaren berbea ur gainean,
Jauna ur ugarien gainean.
Jaunaren berbea indartsu,
Jaunaren berbea ospetsu.

Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da Jauna uholde gainean,
Jauna errege jesarriko betierean.

Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz
igurtzi eban Jesus.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 10, 34-38)


    Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begirunea deutsana eta Beraren guraria egiten dauana onartzen dauala baino, edozein herritakoa dala ere. Harek bere berbea bialdu eutsen israeldarrei, guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barriona iragarriz. Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban bateoaren ondoren: Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta Harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta».

Zu zara nire Semea, nire Maitea;
Zeugan dot neure atsegina.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1,7-11)


    Aldi haretan, honan iragarten eban Joan Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
    Egun hareetan, Galileako Nazaretetik etorri zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu eban. Eta berehala, uretatik urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban Jesusek, eta Espiritu Santua uso-irudian bere gainera jaisten. Eta berba hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».