Benetako mirari

viernes, 11 de abril de 2025

Goazen! Nora? Garizumako geografia

 


Amaitzear dogu Garizuma bidea. Aste Santua hasteko prest. Aste Santua 2025 Semana Santa Gernikaldean Jesusi jarraituz egin izan dogu garizuma bidea. Gogoratzen zara? Basamortua, mendia, lantokia, etxea, tenplua... Orain Jerusalem. Handik eta hortik jaso doguz hainbat argazki. Itaun bat. Ezetz igerri nongoak diren goiko parrokiak? Laguntza txiki bat. Danak dira gure pastoral barrutikoak. Garizumako geografia. Gernikaldeko geografia.

jueves, 10 de abril de 2025

Charla de Mavi Laiseca, coordinadora de Caritas Bizkaia, en Gernika: Jubileo de la Esperanza




Aloña Zameza, consejera de Caritas de la V. Vicaría ha presentado a la ponente Mavi Laiseca esta tarde en la Parroquia de San Bartolomé-Mertzede, de Errenteria, en Gernika-Lumo. Conferencia organizada por Caritas Gernikaldea.

martes, 8 de abril de 2025

Jaunaren Nekaldiko Erramu domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 7 de abril de 2025

Lainoak joan doaz

 

Argitasun mozkorraz
askoz argiago
ageri egunaro
hemendik asago.

Gurutziltzatuekin Con los crucificados Jose Antonio Pagola

 


Mundua kristau-elizaz betea dago, Gurutziltzatuaren irudia buru dutela. Betea dago orobat sufritzen ari diren pertsonez: zoritxarrak, zuzengabekeriak eta ahazteak gurutziltzatu dituenez betea. Zaintzarik gabeko gaixoak dira, tratu txarra jasan duten emakumeak, ezikusia egiten zaien adin handikoak, haur bortxatuak, paperik eta etorkizunik gabeko etorkinak. Eta jendea, jende asko, goseak eta miseriak joa mundu osoan.

sábado, 5 de abril de 2025

Urtez urte diru gehiago Caritasen alde Gernikaldean



 Albiste pozgarri bategaz gatoz gaur. Azken hiru urteotan, urtez urte, diru kopuru gehiago batu da Caritasen alde Gernikaldeko parrokietan. 2022/2024 urteotan gorantza doa, etengabe, batu dan diru kopurua. Horreri gehitu behar jako boluntarioen orduak eta orduak proiektu ezbardinen alde. Horrez gain, beste pertsona batzuk gurago dabe diru sarrera banku bidez egitea. Arrazoia da kenketa fiskal handiak dituala era honek. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!

martes, 1 de abril de 2025

Lagungok Gernikaldera hedatu dau bere lana


Lagungo Fundazinoak bulegoa zabaldu dau Gernika Lumon. Zerbitzu psikologikoa eskaintzen dau Lagungok orain dala 35 urtetik. Gernikaldera hedatu dabe orain euren lana. Gernikako Andra Mari parrokiaren lokaletan zabaldu dabe bulegoa, laguntza psikosoziala eskaintzeko. Jon Elorduik Lagungo fundazinoko zuzendariak azaldu deusku zelango preminak izan diren Gernikan. Familien, banakoen arazoak han be asko dira. Gernika-Lumon bulegoa zabalduta, lehenengo zeregina, bertako eta inguruko alkarteakaz batzea izango da. Zerbitzua eskaintzen be hasita dagoz.

Garizumako 5. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 





Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 31 de marzo de 2025

Emakumearen adiskide Amigo de la mujer Jose Antonio Pagola

 


Harrigarria da Jesus hainbat emakumek inguraturik ikustea: adiskide bihotz-bihotzekoak, Maria Magdalena bezala edota Betaniako Marta eta Maria ahizpak. Jarraitzaile leialak, Salome, arrantzale-familia bateko ama, bezala. Gaixo diren emakumeak, herrixkako prostituituak… Ez da esan izan antzeko gauzarik inoizko profetaz.