Abenduko izarrak
sábado, 31 de diciembre de 2022
Benedikto XVI.a hil da "Paradoxen aita santua": Jérôme Chapuis
Aita Santu honengandik bidegabea litzateke historian sarrarazi zuen erabakia bakarrik atxikitzea. Izan ere, Eliza Katolikoarentzat Benedikto XVI.ak ez du inoiz uko hori laburbilduko, bakardadean heldua eta otsaileko goiz batean guztien harridurarako iragarria, duela ia hamar urte. Harridurak, egun hartan, gertaeraren izaera ia argitaragabeari bezainbat eusten zion itxurazko paradoxa bati: inork ez zuen espero kontserbatzailetzat katalogatutako gizon batek halako modernitateko ekintza bat planteatuko zuenik.
miércoles, 28 de diciembre de 2022
Bermeo: Gabon kantak "Aita Mari" erreskate ontziaren alde
Barikuan, abenduaren 30an, barriro urtengo dabe bermeotarrak gabon kantak abestuz eta dirua batuz "Aita Mari" itxas erreskate ontziaren alde. Arratsaldeko 7etan Santa Maria Parrokian hasiko dira.
lunes, 26 de diciembre de 2022
Maria, Jesusen ama María, la madre de Jesús Jose Antonio Pagola
Mariaganako debozioak nolabaiteko jaitsiera jasan du, hein batean abusu eta desbideratze nabarmenek eragina; baina gaur egun Mariaz interesatzera itzuli gara kristauak, kristau-esperientziaren baitan beri benetako lekua eman nahiz.
viernes, 23 de diciembre de 2022
Alazne Zabarte izan da Haurtzaro Solidarioaren zozketan sariduna
Alazne Zabartek irabazi dau Haurtzaro Solidarioaren azokaren errifea: bi lagunentzako bazkaria Zallo Barri Jatetxean. Argazkian ikusi daikegu bere seme Aratz Ugaldegaz, berak saldu eutson zenbaki sariduna. Aita Arkaitz be pozik, zeozer aprobetxatuko dauelakoan eta. Zorionak hiruroi!
jueves, 22 de diciembre de 2022
Ospakizunaz beteriko eguena Gernikan: Mertzede, Katekesia & Amilotxak
Gabonak berton dagoz eta gaur Gernikan hainbat ospakizun izan da Jesus Umeari ondo etorri esateko. Goizean Mertzedetako Ikastetxean, Jesus dala Hitza eta Argia, eta argipean ibili eta argi ibiltzera dei egin jaku.
miércoles, 21 de diciembre de 2022
Eleiz arduradun laiko baten gaineko gogoeta
24 urtez Gernikaldeko Elizan lan egin ostean, datorren urtean jubilatzen da Amaia Olaeta. Iragarpen eta katekesian ibili izan da batez ere (Katekesia herri aldean eta Gernikan, Familia Pastoraltza, Kosnoaga, etab...).
Gernikaldeko ospatzaileen abenduko batzarra
Atzo ospatu zan Foruko komentuan Gernikaldeko ospatzaileen urteko azken batzarra.
Adi! Egun batzuk aldatu dira hizlariaren egun libreak kontua hartzeko: egun honeek aukeratu dira: Urtarrilak 24, martitzena; Otsailak 14, martitzena, honek biak Forun, 7etan; eta Martxoak 7, martitzena, azken hau Gernikako Andra Marin, arratsaldeko 7:30etan.
lunes, 19 de diciembre de 2022
Gau desberdin bat Una noche diferente: Jose Antonio Pagola
GAU DESBERDIN BAT
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Eguberri-jaiak sekretu bat du bere baitan; zoritxarrez, data horretan «zerbait», zehazki zer den jakin gabe, ospatzen dutenek ezagutzen ez duten sekretu bat. Ezin susmatu dute ezen Eguberriak eskaintzen digula gakoa geure existentziaren azken misterioa argitzeko.
domingo, 18 de diciembre de 2022
Olentzero etorri jaku!: Familia Ospakizuna
Familia Ospakizuna izan dogu gaur Gernikako Errenterian. Gabonak prestatzeko kristau erara. Eta uste bakoan, hara! Olentzero etorri jaku. Jesus umea gurtzera eta umeakaz egotera.
viernes, 16 de diciembre de 2022
martes, 13 de diciembre de 2022
lunes, 12 de diciembre de 2022
Jainkoa gurekin dago Dios está con nosotros: Jose Antonio Pagola
Eguberriak hain desitxuratuak daude non ematen baitu ezinezkoa dela gaur egun jai honek duen misterioa inori ulertzen laguntzea. Agian, ordea, bada bide bat, baina norberak egin beharrekoa da. Arazoa ez da argibide teologiko handiak ulertzea, baizik eta Jainkoaren aurrean barne esperientzia apal bat bizitzea.
sábado, 10 de diciembre de 2022
Jose Mari Kortazar alkarrizketea
Entrevista a Jose Mari Kortazar, vicario de la V. vicaria: Lea-Artibai, Gernikaldea y Bermeo-Mundaka
viernes, 9 de diciembre de 2022
martes, 6 de diciembre de 2022
Abenduko 3. domekea
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
lunes, 5 de diciembre de 2022
Maitasuna bizitzari Amor a la vida: Jose Antonio Pagola
MAITASUNA BIZITZARI
Egungo gizartean atzeman daitezkeen joera suntsitzaile (nekrofilia) desberdinen aurrez aurre, Erich Frommek dei zorrotza egin du ahal den guztia egitera bizitzaren maitasuna (biofilia) garatzeko, baldin eta zientzialari ospetsuak «gainbeheraren sindromea» deitzen duen horretan erori nahi ez badugu.
viernes, 2 de diciembre de 2022
jueves, 1 de diciembre de 2022
Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera: Sebastian Gartzia Trujillo
Liburu barri bat landu eta argitaratu dau Sebastian Gartzia Trujillok. Behar eta neke askoren emoitza. Gaia Lauaxeta olerkariaren pentsamendu erlijiosoa eta jardueraren azalpena. 327 orrialdetan Esteban Urkiaga poetaren bizitza eta lan poetikoa eta kazetaritza lanak aurkezten deuskuz. Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera, Leioa, 2022.