Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 5 de junio de 2021

San Justora joan etorria Astigintzako gaztetxoekaz


 Gelditu barik dabiz Astigintzako gaztetxoak. Zapatu honetan San Justora egin dabe joan etorria. Bertan jolas piloa eta lagun artean zabal eta lasai egoteko aukera izan dabe. Laster udalekura be joango ei dira, formal portatzen direnak sikeran.Hona beste ekintza batzuk ere:

Orduñara joango dira uztailan Astigintza taldeko gaztetxoak

Zeanuri & Igorreko Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin dabe

Artean bat egin dabe Igorre eta Zeanuriko gaztetxoak

 Gaur, bagilak 12, zapatua, Astigintza Zeanuriko gaztetxoak batzarra izan dogu puntu bigaz:

1.- Datorren zapatuko errogatiban kartel bat aurkeztuko dabe Urkiolan aita santuaren idazkiaren eskaldi bategaz. Aniamtu zaitzez ahal dozuen guztiak. + info hemen

2.- San Justoko urteera ebaluatu da eta batez ere monitoreakaz izandako errespetu falta eta erantzun eskasa gaztetxo batzuen partetik. Udalekua be berton dago eta holakorik ez da onartuko. Monitoreak boluntarioak dira gurean, ez dabe ezer kobratzen gaztetxoak laguntzearren. Horregaitk zaindu behar doguz eta errespetatu. Gure ekintzak ondo pasatzeko dira, alkarri lagunduz. Holako jarrerak ez doguz onartuko, apur batzuek talde osoaren giro ona ez dagien zapaztu. Udalekuan ez da holakorik onartuko eta, gertatu ezkeroz, gurasoei deituko jake gaztetxoaren bila etortzeko.

Udalekura joateko izena emon daben batzuk ez dira agertu batzarrera baina jakinean ipintzen jake batzar honeek udalekua bezain inportanteak direla. Berton hartutako ebatziak danok onartu beharko dogez. Aurten, gainera, itxaron zerrenda dagoenez, gaztetxo bat apuntatu ezkeroz beste bat geratzen da kanpoan, tamalez, eta hau be kontua hartzekoa da. 

Udaleku aurreko gurasoen batzarrean bigarren puntu hau barriro azalduko da eta itaunak erantzun zalantzaren bat egon ezkeroz.

 

No hay comentarios: